Browsing by Author "Landeta Diaz, Olatz"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item BAK proteinaren mekanismo proapoptotikoa aztertzenLandeta Diaz, Olatz; Landajuela Larma, Ane; Flores Romero, Hector; Bustillo Zabalbeitia, Itsasne; Garcia Porras, Miguel; Garcia Valero, Juan; Terrones Uria, Oihana; García Sáez, Ana J.; Basañez , GorkaApoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean (MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…) askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoaren ezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeaz gain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera, guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra eta egitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra den poroaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.