Browsing by Author "Lamas Frejo, Iker"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Biomolekulen elkarrekintzak eta fotofisika aztertzen laser espektroskopiaren bidezLamas Frejo, Iker; Camiruaga Leza, Ander; Parra Santamaria, Maider; Usabiaga Gutierrez, Imanol; Montero Santos, RaulBizitzarako ezinbestekoak diren molekulek fotoegonkortasun altua erakusten dute erradiazio UM xurgatu ostean. Zentzu honetan, eskuarki onartuta dago barne aldaketa ultraazkarra fotoegonkortasun maila altua izatearekin erlazionatuta dagoela, baina, era berean, prozesu honek harreman zuzena du konposatuaren egitura molekularrarekin, egitura-aldaketa txiki batek energia potentzial gainazalen topologia nabarmen aldatu dezake eta. Molekula hauen lasaikuntza azkarra kontrolatzen dituzten egitura faktoreak edota konposatuen artean eratzen diren elkarrekintzak zeintzuk diren zehazteko laser espektroskopia ezinbesteko teknika bilakatu da. Lan honetan, biomolekulen egitura zein dinamika gas-egoeran aztertzeko erabiltzen ohi diren bi tekniken berri emango da.Item Formamidinaz osatutako perovskiten deskonposizio termikoaren ondorioz askatutako gasen ikerketa errotazio-espektroskopia eta espantsio supersonikoaren arteko konbinazioaren bidez(MZT) Parra Santamaria, Maider; Calabresse , Camila; Lamas Frejo, Iker; Camiruaga Leza, Ander; Usabiaga Gutierrez, ImanolItem Fotobabesleen eraginkortasuna aztertzen laser espektroskopiaren bidezLamas Frejo, Iker; Montero Santos, Raul; Parra Santamaria, Maider; Camiruaga Leza, Ander; Usabiaga Gutierrez, Imanol; Longarte Aldama, AsierLan honetan fotobabesle sintetiko familia baten erlaxazio ez-erradiatzailea aztertu egin da, erradiazio ultramoretik babesteko erabilgarriak diren jakiteko. Konposatuen lasaikuntza-mekanismoak ezagutzeko, xurgapen iragankorreko espektroskopia eta denboraren araberako fluoreszentzia teknikak erabili diren bitartean, energia minimoko lasaikuntza-bideak CASSCF/CASPT2 metodoen bitartez aurreikusi egin dira. Lan honi esker, molekula sintetiko hauen babespen ahalmena ona dela demostratu da, xurgapen efizientzia handia eta fotoegonkortasun bikainak aurkezten dituzte eta.Item Molekulen elkarrekintzen eragina materia makroskopikoaren antolaketan: Teobromina molekularen nukleazioaren bidezUsabiaga Gutierrez, Imanol; Parra Santamaria, Maider; Camiruaga Leza, Ander; Lamas Frejo, Iker; Veloso Fernandez, AntonioElkarrekintza intra- zein inter-molekularren ondoriozko molekulen antolaketa ikertzea ezinbestekoa da molekulen propietateak ulertu ahal izateko. Erronka hau gainditzeko beharrezkoa den zehaztasuna egoera-isolatutako ikasketekin lor daiteke. Kasu honetan, azido desoxirribonukleiko eta azido erribonukleikorekin elkarrekintzak eratzeko ahalmena duen teobrominaren nukleazioa aztertu da. Horretarako, Ioi-Despopulazioko Infragorri Espektroskopia Erresonante (Resonant Ion Dip Infrared Spectroscopy) motako laser-espektroskopia eta espantsio supersonikoaren arteko konbinazioa erabili da. Lortutako infragorri-espektroak, kalkulu konputazionalen emaitzak eta datu kristalografikoak konparatuz, teobromina-molekulek bikote edo hirukoteetan duten antolatzeko modua sandwich egiturari dagokiola zehaztu da.