Browsing by Author "Klaina , Hicham"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Errealitate areagotuko sistema baten diseinu eta balioztatze esperimentala haririk gabeko integrazioarekin, auditoriumetan desgaitasuna pairatzen duten pertsonen esperientzia hobetzekoPicallo Guembe, Imanol; Vidal Balea, Aída; Blanco , Oscar; Lopez Iturri, Peio; Fraga Lamas, Paula; Klaina , Hicham; Fernandez Caramés, Tiago; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Falcone Lanas, FranciscoEgoera batzuetan, kultur jardueretan adibidez, erabiltzailearen esperientzia ingurunera ez egokitzeagatik mugatzen da, desgaitasuna pairatzen duten pertsonetan bereziki. Ildo horretatik, auditorioetan Context-Aware paradigma erabiltzeak funtzionalitate egokiak eman ditzake. Lan honen helburua erabiltzailearen esperientzia hobetzea bideragarria dela frogatzea da (adibidez, desgaitasuna pairatzen duten pertsonen autonomia hobetuz), haririk gabeko errealitate areagotuko (AR) sistema baten bidez (HoloLens smart glasses). Horretarako, neurketa-kanpaina benetako auditorio batean egin zen (Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma). Haririk gabeko komunikazioaren estimazioak aurkezten dira, 3D Ray Launching softwarean oinarrituta, zerbitzuko kalitatea balioztatzeko. Azkenik, entzumen-arazoak dituzten pertsonei laguntzeko aplikazio bat garatu zen, eta haren ezaugarri nagusiak auditorioan frogatu ziren.Item Pazienteen segimendua eraikin anitzeko eta tunelez konektatutako ospitale gune bateanPicallo Guembe, Imanol; Trigo Vilaseca, Jesus Daniel; Klaina , Hicham; Lopez Iturri, Peio; Astrain Escola, Jose Javier; Vazquez Alejos, Ana; Falcone Lanas, Francisco; Serrano Arriezu, LuisZainketa Intentsiboetako Unitateko (ZIU) pazienteen egoera hobetzen denean beste unitate batzuetara garraiatzen dira. Horregatik, haien lokalizazioa ezagutzea estrategikoa da ospitale barruko garraioen planifikazio onerako eta baliabideak kudeatzeko. Lan honetan, pazienteen segimendua egiteko mugikor aplikazio bat aurkezten da eraikin anitzeko ospitale batean, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan (NOU) zehazki. Proposatutako sistemak Intenet of Medical Things (IoMT) kontzeptuan oinarritzen da, distantzia luzeko (LoRaWAN) eta hurbileko (NFC) teknologiak erabiliz. Gailu teknologien kokapena garatutako 3D Ray Launching software batean eta ospitale gunean egindako radio neurketetan oinarrituta daude. Ondorioz, bi Gateway modulu behar dira komunikazioa NOU gune osoan ahalbidetzeko. Garatutako aplikazioak NOU gune inguruko ZIU-ko pazienteen mugimendu-fluxua erakusten du.