Browsing by Author "Jugo Garcia, Josu"
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aerosorgailu flotagarrien kontrol-tekniken garapena energia eolikoaren ekoizpena optimizatzekoSotomayor Pego, Eneko; Jugo Garcia, Josu; López Queija, Javier; Alonso Quesada, Santiago; Robles Sestafe, EiderEgungo energia berriztagarrien beharra asetzeko premiazkoa da haize-energiaren ekoizpena garatzea, itsasoankokatutako turbinen baldintzak aproposak baitira energia ugari sortzeko. Aerosorgailu flotagarriak optimizatzekokontrol kodiseinu metodologia bat garatzeko helburuarekin sortutako KONFLOT proiektuaren barne, makinahorien kontrol-diseinuan dauden aukerak aztertu dira. Horretarako, haize-turbinen dinamika simulatzeko baliaga-rriak diren software-ak erabili dira, kontrola errotorearen palen pitch angeluarentzako kontrol prediktibo (NMPC)problemaren ebazpenean oinarrituz. Saiakera eta konfigurazio desberdinak burutuz teknika desberdinek aurkeztendituzten abantailak aztertu dira, etorkizunean aplikatu daitezkeen teknika finagoentzat oinarriak definituz.Item Kojinete magnetikoak: marruskadurarik gabeko teknologia(EKAIA) Jugo Garcia, Josu; Arredondo Lopez de Gereñu, IñigoItem Mikrofonien monitorizazio eta kontrola RF kabitateetanElejaga Estiballes, Ander; Jugo Garcia, Josu; Badillo Fernandez, InariIZPILAB, partikula azeleragailuen ikerketa eta garapena egiten duen EHU-ko laborategia da. Bertan dagoenMaila Baxuko Irrati Maiztasun (ingelesez Low Level Radio Frequency, LLRF) sistema batean oinarrituta, irratimaiztasun (ingelesez radio frequency, RF) kabitateetan ematen den mikrofonien ondoriozko desintonizazioarenmonitorizazio eta kontrola egiteko prototipo funtzional bat garatu da.Prozesu horretan, sistemaren kabitateerresonantearen identifikazio mekanikoa egin ondoren, bi erresonantzia-modu nabarmen aurkitu dira, 305 eta 458Hz-etan, nagusiena lehenengo hori izanda. Halaber, 305 Hz-eko modu mekanikoa kitzikatzen duen mikrofoniakontrolatzeko Adaptive Feedforward (AFF) kontrolagailu bat inplementatu da sortutako prototipoan.Moduhorretan, maiztasun horretako perturbazio mekanikoak %95a txikitzea lortu da.Item Partikulen azeleragailuetan mikrofoniak kontrolatzeari buruzko oinarrizko kontzeptuak: MADRC algoritmoaElejaga Estiballes, Ander; Jugo Garcia, Josu; Echevarría Fernández, PabloArtikulu honen helburu nagusia partikulen azeleragailuetan kargatutako partikulak azeleratzeko oinarrizko kontzeptuak modu errazean azaltzea da, baita mikrofoniak kontrolatzeko arloan egiten ari garen lana ezagutaraztea ere. Horrela, dibulgazio-lan honen bidez, publiko ez-zientifikoarentzat eskuragarriago bihurtu nahi da makina horiei buruzko ezagutza, zalantzarik gabe gizateriaren mugarri zientifikoak baitira. Horretarako, lehenik eta behin, partikulen azeleragailuek gaur egungo gizartean dituzten erabilerei eta garrantziari buruzko azalpen labur bat egiten da. Ondoren, makina horien funtzionamendua ulertzeko oinarri teorikoak planteatzen dira, Lorenz-en indarrak eta erresonantziak bezalako oinarrizko kontzeptuak azalduz. Azkenik, kabitate erresonante deiturikoetan nabarmen berezia egiten da, partikulak azeleratzen dituzten gailuak baitdira. Gure lana kabitate supereroaleek (SRF) jasaten duten egungo arazo bat da, mikrofonien bidezko desintonizazioa deritzona. Desintonizazio hori kabitateak jasaten dituen perturbazio mekanikoetatik dator, eta horrek eraginkortasuna galtzea dakar partikuletara energia transferitzerakoan. Horrela, proposatzen dugun soluzioa ere labur-labur aipatzen da (Modified Active Disturbance Rejection Algorithm edo MADRC), eta orain arte lortutako emaitzak azaltzen dira.