Browsing by Author "Jauregi Miguel, Amaia"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Elementu erregulatzaileen identifikazioa eritasun zeliakoan genoma osoko koadierazpen analisi bidezRomero Garmendia, Irati; Garcia Etxebarria, Koldo; Santin Gomez, Izortze; Jauregi Miguel, Amaia; Plaza Izurieta, Leticia; Legarda Tamara, Maria; Irastorza Terradillos, Iñaki Xarles; Fernandez Jimenez, Nora; Bilbao Catala, Jose RamonEritasun zeliakoa (EZ) glutenaren eraginez genetikoki suszeptibleak diren indibiduoetan agertzen den gaixotasun autoimmunea da. Jakina da gliadinak zenbait generen koadierazpenean eragiten duela EZan. Ikerketa honen helburua genoma mailako koadierazpen patroi zeliakoak eraikitzea izan da, eta baita gaixotasunaren testuinguruan alterazioen atzean egon daitezkeen elementu erregulatzaileak identifikatzea ere. Gure metodologia gaixotasunerako funtsezko izan daitezkeen elementu erregulatzaileak identifikatzeko gai izan da. Zehazki, CREB1 eta IRF1 desberdin adierazten dira pazienteetan kontrol ez zeliakoekin alderatuta, eta haien aktibazioa gertatzen da gliadinarekin kitzikatutako C2BBe1 zeluletan.Item Euskararen Herri Hizkeren Atlasa VIII(EUSKALTZAINDIA arg) Arejita Oñarte-Etxebarria, Adolfo; Videgain Castet, Xarles; Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Abaroa , Aritz; Intxaurbe , Gorka; Jauregi Miguel, Amaia; Atutxa Etxebarria, Isaak; Etxaide Itarte, Ana Mª; Etxebarria Lejarraga, Jose MariItem Lotura hertsien gene adierazpenaren alterazioa eritasun zeliakoanJauregi Miguel, AmaiaEritasun zeliakoan (CD), heste epitelioko zelularteko loturak kaltetuak agertzen dira eta honen ondorioz, gaixoek gliadinarekiko iragazkortasuna emendatua aurkezten dute. Ikerketa honen helburua, zelularteko lotura hertsiek (TJ) eritasun zeliakioan jasaten duten kaltea karakterizatzea da. Horretarako, alde batetik, gaixoen eta kontrolen heste meheko biopsietan TJ gene hautagaien adierazpen analisiak egin dira eta bestetik, heste epitelioko C2BBe1 modelo zelularrean gliadinak TJ egituren eraketan duen eragina ikertu da. Lortutako emaitzek, patogenesian TJ bidezidorraren desregulazio orokorra dagoela egiaztatzen dute eta tratamenduan ikusitako normalizazioak prozesuaren itzulgarritasuna baieztatzen du. Gainera, gliadinak TJ egituren eraketak ekiditen dituela eta C2BBe1 monogeruzen osotasuna kaltetzen duela ikusi da. Analisi genetiko eta funtzional gehiago beharrezkoak dira hau guztia egiaztatzeko.Item Lotura hertsietako gene hautagaien ikerketa funtzionala eritasun zeliakoan(UPV/EHU) Jauregi Miguel, AmaiaItem MAGI2-ren aldaera genetikoaren asoziazioa eta adierazpen alterazioa eritasun zeliakoanJauregi Miguel, Amaia; Santin Gomez, Izortze; Romero Garmendia, Irati; Garcia Etxebarria, Koldo; Irastorza Terradillos, Iñaki Xarles; Castellanos Rubio, Ainara; Bilbao Catala, Jose RamonLotura hertsiak (LH), zeluletan agertzen diren zelularteko loturak dira. Eritasun zeliakoan (EZ), heste meharreko LH egiturak erabat apurtuta daude eta ondorioz zelularteko fluxua emendatu egiten da, irentsitako glutenaren barneraketa erraztuz. Ikerketa honen helburua, zeliakian LHen galera funtzionalaren eragile genetikoak identifikatzea eta karakterizatzea izan da. Lehendik LHen bidezidorrarekin erlazionatuta dagoen eskualde genomiko bat zeliakiarekin asoziatuta dagoela baieztatu dugu gaixo-talde berri batean. Asoziazioaz gain, eskualdean kokaturiko MAGI2 eta RP4-587D13.2 geneen adierazpena gutxitua dago gaixoetan. Gainera, analisi funtzionalen arabera, alterazio hauek LH funtzionalitateari eragin diezaiokete.