Browsing by Author "Iribas Pardo, Haritz"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bideratutako STEM proiektuen azterketa kuantitatiboaGonzález Atutxa, Patricia Aránzazu; Iribas Pardo, Haritz; Carmona Igartua, UnaiEgungo ikasleek STEM (Science, Technology, Engineering, Mathematics) diziplinetan eta lanbideetan aurkezten duten interes eta motibazio baxua mundu mailako kezka bihurtu da. Euskal hezkuntza-sistemak duen erronka handia da: ikasleek STEM diziplinen konpetentziak bereganatzen dituztela ziurtatzea; aurrerapen zientifiko-teknologiko-digitalez beteriko mundu honetan, STEM lanbideen garrantzia handituz baitoa. Ikerketa honetan, hizkuntza anitzeko 108 STEM proiektuen nolakotasuna analizatu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapara bideratutako eta euskaraz diseinatutako proiektuetan arreta berezia jarriz. Ikerketaren emaitzei esker, etorkizunean euskaraz diseinatuko diren proiektuek bete beharko lituzketen irizpideak zehaztu dira, ekarpen gisa.Item Egituren egoeraren monitorizaziorako zuntz optikoan oinarritutako sentsore sinplifikatuaIribas Pardo, HaritzBrillouin hedatuko denbora eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak, estruktura handien (100 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute. Lan honetan, BOTDA konfigurazio sinplifikatua aurkezten dugu. Erabilitako konfigurazioaren helburua sentsorearen prezioa murriztea da, detekzio prozesuan parte hartzen duten seinale optikoen sortze prozesua sinplifikatuz. Proposatutako teknika hau, iturri optiko bati irrati-maiztasun (IM) pultsu modulatu bat aplikatuz sortutako osagai espektralen iragazketa optiko pasiboan oinarritzen da. Laborategiko esperimentuek frogatzen dute tenperatura hedatuko neurriak 1,1 metroko erresoluzioarekin 5 km zuntz optikoan zehar.Item Eskoletan digitalizazioa sustatzen(JAKINGARRIAK) Iribas Pardo, Haritz; Arriaran Olalde, IñigoItem Gizarte digitalerako hezkuntza: adimen artifizialaren eta big dataren erabilerarantz(MU arg) Astigarraga Echeverria, Eugenio; Zubizarreta Pagaldai, Ane; Diaz Bizkarguenaga, Koldo; Ipiña Larrañaga, Nagore; Moreno Fernandez de Leceta, Aitor; Galindez Nafarrete, Edurne; Garcia Blazquez, Itziar; Santa Cruz Elorza, Sirats; Torres Lete, Maialen; Zuberogoitia Espilla, Aitor; Iribas Pardo, Haritz; Gostin Elorza, AndresItem Mathematical content created by student teachers for Primary Education students: measuring the appropriateness of Txikipedia(Udako Euskal Unibertsitatea) Iribas Pardo, Haritz; Errazkin Vicente, Aitor; Torrealday Gallareta, AmaiaItem Zuntz optikoan oinarritutako sentsoreen prestazioen muga-efektu berria, egituren egoera monitorizatzea helburuIribas Pardo, Haritz; Mariñeralena Ollacarizqueta, Jon; Loayssa Lara, AlaynBrillouin denbora-eremu optikoaren analisian (BOTDA) oinarritutako sentsoreak estruktura handien(120 km luzerako estrukturak) deformazioa eta tenperatura neurtzeko gaitasuna dute, metro batekobereizmen espazialarekin. Lan honetan, sentsorearen merkatu-prezioa handitu gabe bereizmen espazialtxikiagoa lortzeko beharrezkoa litzatekeen teknika erabiltzeak dituen efektu kaltegarriak aztertu egindira. Izan ere, pultsu azkar bat sortzeko beharrezkoak diren Mach-Zehnder modulagailu elektrooptikoekiraungitze-ratio (ER) txikia dute. Horiek horrela, aztertu egin da pultsatutako seinalea sortzeko sorgai-luak duen ERaren eragina BOTDA sentsoreen prestazioetan, akats handiak sortzen direla ondorioztatuz.