Browsing by Author "Iglesias Ara, Ainhoa"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item SLUG genearen erregulazioa eta epitelio-mesenkima trantsizioa E2F faktoreen eraginpean daude minbiziaren testuinguruanEriz Micieces, Ainhoa; Mentxaka Miranda, Gartze; Iglesias Ara, Ainhoa; Mitxelena Sánchez, Jone; Zubiaga Elordieta, Ana MariMinbizia pairatzen duten gaixoen artean, heriotzaren arrazoi nagusia metastasia da. Metastasiaren prozesuan, epitelio-mesenkima trantsizioak (EMT) ahalbidetzen du minbizi-zelulak jatorrizko ehunetik askatzea eta, ehun sekundarioetara migratuz, tumore berriak bertan sortzea. Lan honetan, ondesteko minbizian gertatzen den EMTan sakondu dugu. E2F1 eta E2F2 transkribapen faktoreek ondesteko minbiziko zeluletan EMTaren inhibizioa eta SLUG genearen errepresioa bultzatzen dutela aurkitu dugu. Errepresio hori, neurri batean, SLUGen promotorearen aktibitateari eraginez gauzatzen dela frogatu dugu. Badirudi SLUGen erregulazioa SMAD6ren bitartez gertatzen dela, izan ere, SMAD6ren galerak, E2F1/2ren ausentzian, SLUGen adierazpena eta bere promotorearen aktibitatea emendatzen ditu.