Browsing by Author "Huerta Madrigal, Alain"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item RNA luze ez kodetzaileak hesteetako hanturazko gaixotasuneanOlazagoitia Garmendia, Ane; Sebastian de la Cruz, Maialen; Bergara Muguruza, Leire; Rojas Márquez, Henar; Huerta Madrigal, Alain; Santin Gomez, Izortze; Castellanos Rubio, AinaraZitokinek eragindako hantura kronikoak gaixotasun konplexu desberdinak garatzeko arriskua areagotzen du, hala nola, hesteetako hanturazko gaixotasuna. Azken urtetako ikerketek hantura geneetan dauden aldaerek m6A metilazioan duten parte-hartzea nabarmendu dute. Gainera, RNA luze ez kodetzaileek hanturazko gaixotasunen patogenian parte hartzen dute eta RNA metilazioak haien funtzioan eragin dezake. Hemen hesteetako hanturazko gaixotasunaren garapenean parte hartzen duen LOC339803 RNA luze ez kodetzailearen azterketa funtzionala deskribatzen dugu. Orokorrean, gure emaitzek LOC339803 hesteetako hanturaren bitartekari garrantzitsu gisa aurkezten dute eta RNA luze ez kodetzaile hau hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko balizko itu terapeutiko berri gisa aurkezten dugu.Item RNAren N6-metiladenosina (m6A) modifikazioren rol berriak hesteko inflamazioaren garapenean eta tratamenduanOlazagoitia Garmendia, Ane; Sebastian de la Cruz, Maialen; García Santisteban, Iraia; Mendoza Gomez, Luis Manuel; Huerta Madrigal, Alain; Irastorza Terradillos, Iñaki Xarles; Rodriguez Perez, Jose Antonio; Bilbao Catala, Jose Ramon; Castellanos Rubio, AinaraEritasun Zeliakoa (EZ) genetikoki sentikorrak diren pertsonetan garatzen den gaixotasun autoimmune konplexua da. Glutenak erantzun immunea eragiten die eta gaur egun dagoen tratamendu bakarra bizi osorako glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitzea da. EZari loturiko sentikortasun genetikoa HLA (Human Leucocyte Antigen) geneekin eta HLAtik kanpoko hainbat eremu genomikorekin asoziaturik dagoela jakina den arren, haien ekarpena gaixotasunean oraindik ez dago guztiz deskribatua. Horrek zaildu egiten du beharrezkoak diren dietaz besteko tratamendu berrien garapena. Lan honetan EZrekin asoziaturiko aldaera (Single Nucleotide Polymorphism edo SNP) baten deskribapen funtzionala azaltzen da, zeina XPO1 genearen 5’UTR eremuan dagoen eta EZan ohikoa den hanturan eragiten duen.