Browsing by Author "Hoyos Cillero, Itziar"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Antropometria teknika(UPV/EHU arg) Irazusta Astiazaran, Jon; Irazusta Astiazaran, Amaia; Gil Goikouria, Javier; Gil Orozko, Susana; Ruiz Litago, Fatima; Zubero Linaza, Jaime; Gravina Alfonso, Leyre; Diaz Ereño, Elena; Hoyos Cillero, Itziar; Agirregoitia Marcos, NaiaraItem Bilbo Handiko haur eta nerabeen perfil obesogenikoa, elikadura-ohiturak eta dieta mediterraneoa- rekiko atxikiduraCaballero Sánchez, Silvia; Hoyos Cillero, ItziarAzken hamarkada honetan gainpisua edo obesitatea duten haur eta nerabeen prebalentzia-datuek nabarmen egin dute gora mundu mailan, baita Espainian ere. Elikadura-ohitura osasungarriek zein eredu dietetiko mediterraneoak funtsezko papera betetzen dute osasuna mantentzeko edo sustatzeko orduan. Hala ere, dieta mediterraneoarekiko atxikidura gero eta okerragoa da, gainpisua edo obesitatea izateko arriskua areagotu eta etorkizun hurbilean arazoak izateko probabilitatea handitzen da. Beraz, lan honetako helburua haur eta nerabeen profil obesogenikoari, elikadura ohiturei eta dieta mediterraneoarekiko atxikidurari buruzko ezagutza areagotzea da.Item Haur Astinduaren Sindromearen inguruko hausnarketa eta Erizaintzaren esku hartzeaAstoreka Atxikallede, Leire; Hoyos Cillero, ItziarHaur Astinduaren Sindromea osasun publikoko arazo larri bat da eta ondorio fisiko eta psikologiko zuzen eta larriak dakartza. Haurren segurtasuna arriskuan jartzen duen fenomeno bat denez, eta arrisku faktoreetariko batzuk prebenigarriak direla kontuan izanda, garrantzitsua da gizarte mailan zein osasun sisteman, honen inguruko ezagutzak zabaltzea. Erizaintzako profesionalek honen inguruko formakuntza edukitzea beharrezkoa da detekzio, prebentzio eta deribazio lana modu egokian egin ahal izateko. Berrikuspen bibliografiko honen helburua, sindromearen gaineko hausnarketa bat egitea da, arrisku faktore garrantzitsuenak identifikatuz, ondorioak aztertuz eta erizaintzako profesionalen rol eta eginkizunak zehaztuz.Item Multimedia jarduera sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko atxikiduraren arteko erlazioa Bilbo Handiko haur eta nerabeetanCaballero Sánchez, Silvia; Jauregi Aurrekoetxea, Amets; Ayesta Landaluce, Irati; Fernández Alonso, Julia; Gravina Alfonso, Leyre; Hoyos Cillero, ItziarBilbo Handiko 515 haur eta nerabeen multimedia ohitura sedentarioak eta Dieta Mediterraneoarekiko (DM) atxikidura ezagutzeaz gain, bien arteko elkar-erlazioa aztertu zen. Multimedia jarduera sedentarioak (AAP-ren gomendioak kontuan hartuz) eta elikadura ohiturei buruzko galdeketa (Kidmed) bete zuten. Nerabeak haurrak baino sedentarioagoak ziren (telebista, p<0,01; ordenagailua, p<0,001) eta atxikidura okerrago zuten (p<0,01). Kontsolaren erabilera eta multimedia denbora totala AAP-ren gomendioen barruan zeudenean, atxikidura hobeagoa zen (p<0,05 eta p<0,05). Atxikidura ona edukitzea eta multimedia gailuetan denbora gutxiago igarotzea, obesitatea eta gainpisua saihesteko lagungarriak izan litezke. Osasun sustatzaileek elkarrekin lan egin beharko lukete, interbentzio eraginkorrak diseinatu eta Osasun Publikoko programak martxan jarriz.Item Unibertsitateko ikasleen ariketa fisiko ohiturak, egoera fisikoa eta osasuna(UPV/EHU) Hoyos Cillero, Itziar