Browsing by Author "Gomez Lazaro, Eneritz"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Venlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabideanLabaka Etxeberria, Ainitze; Gomez Lazaro, Eneritz; Goñi Balentziaga, Olatz; Garmendia Rezola, LarraitzBi bider ohikoagoa da depresio diagnosia emakumeetan gizonezkoetan baino, eta ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortu gero. Ildo horretatik, antsietate eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan venlafaxinak serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea duen eragina du aztergai.