Browsing by Author "Goiti Ugarte, Urtzi"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Animalien aferak(RIEV) Goiti Ugarte, UrtziItem Euskal Herriko ferra-saguzarren dieten gainezarpenaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Goiti Ugarte, Urtzi; Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Vallejo Lopez, Nerea; Garin Atorrasagasti, InazioEuskal Herrian hiru ferra-saguzar ditugu: Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros etaRhinolophus ferrumequinum. Animalien ekologia eta jokaera ulertu ahal izateko harrapari eta harrapakinenarteko elkarrekintza ezagutzea ezinbestekoa da. Izan ere, antzekoak diren espezieen koexistentziaahalbidetzen duen faktoreetako bat nitxo trofikoaren partiketa da. Hori dela eta, ikerketa honen helburuaespezie hauen dieta molekularki karakterizatzea eta beraien nitxoen gainezarpena aztertzea izan da. R.hipposideros-en dietan agerpen gehienak dipteroei dagozkie, R. euryale-renean lepidopteroei eta R.ferrumequinum-enean diptero, koleoptero eta lepidopteroei. Harrapakinetako hamabi espezie soilik behatudira hiru saguzarren dietan. Nitxo trofikoen partiketa, beraz, nahiko handia da, espezieak binaka hartutagainezartzerik handiena (%50) R. hipposideros eta R. ferrumequinum espezieen artekoa izanik.HITZ-GAKOAK: Dieta, nitxo-partiketa,, Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros, Rhinolophus ferrumequinum Joxerra Aihartza, Aitor Arrizabalaga Escudero, Urtzi Goiti, Unai Baroja, Nerea Vallejo and Inazio GarinItem Geoffroy saguzarraren dieta Euskal HerrianOlasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, Urtzi; Garin Atorrasagasti, InazioGeoffroy saguzarrak eguneko euliak eta armiarmak ditu gustuko, baina harrapakin talde bakoitzaren garrantzia eremu geografikoarekin aldatzen da. Lan honetan, Euskal Herriko eta inguruetako hamaika kolonia aukeratu ditugu, eta “DNA Metabarcoding” teknikaren bidez haien dieta aztertu dugu bi garai ezberdinetan, dietan aldakortasun tenporal eta espaziala aztertzeko. Oro har, armiarma eta euli ugariko dieta aurkezten dute ikertutako koloniek. Koloniaren inguruko paisaiaren ezaugarriek eragin handiago dute dietan uztailean, eta abeltzaintza aktibitatea altuagoa den eremuetan dipteroen, zehazki Stomoxys calcitrans euliaren, kontsumo handiagoa topatu dugu. Beraz, Euskal Herrian Geoffroy saguzarraren kontserbaziorako ezinbestekoa da bi harrapakin mota hauen eskuragarritasuna bermatzea.Item Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletanOlasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Vallejo Lopez, Nerea; Goiti Ugarte, Urtzi; Aihartza Azurtza, Joxerra; Garin Atorrasagasti, InazioSaguzarrez hitz egiten dugunean, ugaztunen artean dibertsoenetarikoa den Chiroptera ordenaz ari gara. Dela ikerketan, dela kudeaketan banakoak identifikatzeko markak jarri behar izaten dira maiz. Hori horrela, saguzarrak markatzeko marka eta metodo ugari daude eskuragarri, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik. Horien artean, PIT Tagek animaliak pasiboki detektatzea ahalbidetzen dute, baina hauen erabilera espezie fisurikoletara egon da mugatua. Aurrerapen teknologikoei esker, lan honek PIT tagak baliatuz 3 saguzar espezie kabernikolaren populazio-ekologia eta ekologia espaziala ikertu ditu, lehenengoz Europan. Antenen detektagarritasuna hain izan da handia Jolly-Seber modeloek % 99 baino detektagarritasun balio altuagoak eman dituztela bai Myotis myotis-en eta bai Rhinolophus euryale-n. Bi espezie horien kasuan lehen urteko animalien biziraupena aldakorra izan da urtetik urtera. Gainera, emaitzek adierazten dute lehen urtea dela kritikoena hilkortasunari dagokionez espezie horientzat. R. euryale gazteak sexuarekiko independentea den filopatria eredua erakutsi dute; M. myotis gazteen artean, aldiz, soilik emeak izan dira filopatrikoak. Bukatzeko, M. schreibersii gazteek lehen urtean bertan distantzia luzeko mugimenduak egiten dituztela behatu da. Hori horrela, lan hau aurrekaria da metodologia hau saguzar kabernikoletan aplikatzean eta datozen urteetako erronkak finkatzen ditu.Item Saguzarren izurriekiko zaletasuna mahasti-sistema batean: kontrol biologikorako oinarrizko hastapenakBaroja Ibañez de Maeztu, Unai; Garin Atorrasagasti, Inazio; Aihartza Azurtza, Joxerra; Vallejo Lopez, Nerea; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, UrtziArtropodo fitofagoek nekazal ekoizpenean kalte oso larriak eragiten dituzte urtero. Izurrien kontrako borrokan saguzarrak artropodoen jatun handienen taldean sailkatzen dira, hauetako hainbat izurri kontsumitzaile direlarik. Mahastiak nagusi diren nekazal sistema mediterraneoetan, kultibo ugarik izurriek eragindako suntsipen masiboak jasaten dituzte; ondorioz ikerketa honetan DNA metabarcoding bidez saguzar espezie ezberdinen dieta eta izurriak kontsumitzeko gaitasuna denboran zehar aztertu dugu. Guztira, 72 izurri espezie detektatu ziren, hauetatik 30 izurri garrantzitsu kontsideratzen direlarik. Emaitzen arabera, saguzar espezie ezberdinak baso eta nekazaritzako izurrien suntsitzaile handiak direla agerian geratzen da, hortaz populazio hauek faboratzeko dagozkion kontserbazio-neurriak hartzea premiazkoa da.