Browsing by Author "Gianzo Citores, Marta"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Morfinak H3K27me3 histonaren antolamenduan sortutako eraldaketak inpronta genomikodun geneen adierazpenean duen eragin zuzenaren egiaztapena, ChIP-seq teknikaren bidezMuñoa Hoyos, Iraia; Gianzo Citores, Marta; Garcia , Paloma; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaKanpo faktore edo estimuluek banakoan duten eragina epigenetikaren bitartez aztertzen da. Aldaketa epigenetikoak ez dira DNA-ren sekuentzian ematen diren mutazioak, DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk baizik, geneen adierazpenaren erregulazioan eragina izan dezaketenak. Kanpo faktoreek banako helduan aldaketa fisiologiko ugari sortzen dituztela erakutsi dute ikerketa ezberdinek. Baina pentsa dezagun nolako eragina izango luketen kanpo estimuluek fetuan eta zein ondorio ekarriko lituzke fetuaren garapen prozesuan eta ondorioz banakoan. Lan honen helburua, kanpo estimulua den morfinak, saguaren zelula ametan sortzen dituen aldaketa epigenetikoak aztertzea da, zehazki, errepresio marka bat den histona batean eta genoman zehar berari lotuta agertzen zaizkion geneetan.Item Opioide-hartzaileen deskribapena eta kokapena saguen hozi-zelula maskulinoetanEstomba Iturriza, Haizea; Muñoa Hoyos, Iraia; Urizar Arenaza, Itziar; Gianzo Citores, Marta; Casis Saenz, Luis; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaHainbat ikerketen arabera barne-peptido opioideak (BPO) arren zelula mota ezberdinetan aurkitzen dira. Aurretik egindako ikerketek, hiru opioide-hartzaileak (mu, delta eta kappa) soilik arratoien testikuluetako Sertoli zeluletan eta giza espermatozoideetan deskribatu dituzte. Espermatozoideak transkribapen eta itzulpen mailan jarduerarik gabeko zelulak izanda, pentsa liteke espermatogenesian zehar, lehenagoko urratsetan, adierazi direla. Emaitza hauek opioide-hartzaileek espermatogenesian duten jarduera erakusteaz gain, sistema opioideak ugalkortasunean, ama zeluletan, epigenetikan, minbizian eta zahartzea bezalako prozesuetan duten ekarpena ulertzen lagun dezake.