Browsing by Author "Garcia , Paloma"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Morfinak H3K27me3 histonaren antolamenduan sortutako eraldaketak inpronta genomikodun geneen adierazpenean duen eragin zuzenaren egiaztapena, ChIP-seq teknikaren bidezMuñoa Hoyos, Iraia; Gianzo Citores, Marta; Garcia , Paloma; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaKanpo faktore edo estimuluek banakoan duten eragina epigenetikaren bitartez aztertzen da. Aldaketa epigenetikoak ez dira DNA-ren sekuentzian ematen diren mutazioak, DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk baizik, geneen adierazpenaren erregulazioan eragina izan dezaketenak. Kanpo faktoreek banako helduan aldaketa fisiologiko ugari sortzen dituztela erakutsi dute ikerketa ezberdinek. Baina pentsa dezagun nolako eragina izango luketen kanpo estimuluek fetuan eta zein ondorio ekarriko lituzke fetuaren garapen prozesuan eta ondorioz banakoan. Lan honen helburua, kanpo estimulua den morfinak, saguaren zelula ametan sortzen dituen aldaketa epigenetikoak aztertzea da, zehazki, errepresio marka bat den histona batean eta genoman zehar berari lotuta agertzen zaizkion geneetan.