Browsing by Author "Fraga Lopez, Egoitz"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item X Izpien Mikrofluoreszentzia tresna gisa mikroplastikoetan dauden sugar-atzeratzaileen migrazioa monitorizatzeko: akrilonitrilo butadieno estireno eta deka-209-aren kasuaFraga Lopez, Egoitz; Gredilla Altonaga, Ainara; Gomez Laserna, Olivia; De Diego Rodriguez, AlbertoMikroplastikoak (MP) ingurumenerako gai arriskutsutzat hartzen dira dauzkaten gehigarriak askatzeko eta bestelako kutsatzaileak garraiatzeko eta kontzentratzeko gai direlako. Sugar-atzeratzaile polibromatuak (BFR) plastikoetan asko erabiltzen diren gehigarriak dira eta ikerketek erakusten dute behin ekosistemetara isurtzen direnean efektu toxiko nabarmenak dituztela. Lan honetan akrilonitrilo butadieno estirenozko (ABS) MP-tan dagoen Deka-209-aren migrazioan gazitasunak eta erradiazio ultramoreak duten eragina aztertzen da ur-sistema natural bat simulatuz, X izpien mikrofluoreszentzia (μ-XRF) analisi-teknika gisa erabiliz. Horrela, gazitasun baxua eta UM erradiazioaren presentziak BFRaren migrazioa errazten dutela frogatu da.