Browsing by Author "Fraga Lamas, Paula"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Errealitate areagotuko sistema baten diseinu eta balioztatze esperimentala haririk gabeko integrazioarekin, auditoriumetan desgaitasuna pairatzen duten pertsonen esperientzia hobetzekoPicallo Guembe, Imanol; Vidal Balea, Aída; Blanco , Oscar; Lopez Iturri, Peio; Fraga Lamas, Paula; Klaina , Hicham; Fernandez Caramés, Tiago; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Falcone Lanas, FranciscoEgoera batzuetan, kultur jardueretan adibidez, erabiltzailearen esperientzia ingurunera ez egokitzeagatik mugatzen da, desgaitasuna pairatzen duten pertsonetan bereziki. Ildo horretatik, auditorioetan Context-Aware paradigma erabiltzeak funtzionalitate egokiak eman ditzake. Lan honen helburua erabiltzailearen esperientzia hobetzea bideragarria dela frogatzea da (adibidez, desgaitasuna pairatzen duten pertsonen autonomia hobetuz), haririk gabeko errealitate areagotuko (AR) sistema baten bidez (HoloLens smart glasses). Horretarako, neurketa-kanpaina benetako auditorio batean egin zen (Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma). Haririk gabeko komunikazioaren estimazioak aurkezten dira, 3D Ray Launching softwarean oinarrituta, zerbitzuko kalitatea balioztatzeko. Azkenik, entzumen-arazoak dituzten pertsonei laguntzeko aplikazio bat garatu zen, eta haren ezaugarri nagusiak auditorioan frogatu ziren.