Browsing by Author "Fernandez de Landa Aguirre, Joseba"
Now showing 1 - 5 of 5
- Results Per Page
- Sort Options
Item Euskaldun gazte eta helduen harremanak TwitterrenFernandez de Landa Aguirre, Joseba; Agerri Gascón, Rodrigo; Alegria Loinaz, IñakiSare sozialek mugarik gabeko komunikazioa ahalbidetzeaz gain, ikerketa sozial eta linguistikorako tresna erebadira, datu kopuru haundiak lortzeko iturri garrantzitsu bat direlako. Lan honen asmoa txiolari euskaldun gazteeta helduen harremanak aztertzea izango da, horretareako konputazio zientzietako teknikak ikerketa sozialeanaplikatuz.Horretarako, 8000 erabiltzaileren euskarazko 6 milioi txio baino gehiago lortu dira.Lehenengo,erabiltzaile bakoitza adinaren (gazte/heldu) arabera sailkatuko dugu, horretarako txio bakoitzaren idazkera estiloaformala edo informala den zehaztuz eta ikasketa automatikoa erabiliz.Bigarren pausoan, birtxioak erabiliz,erabiltzaileen arteko harremanak zeintzuk diren azaleratu eta azpi-komunitateak nola osatzen dituzten erakutsikoda.Item Euskarazko on-line artikuluetan aipatutako izendun entitate nabarmenen identifikazioa denbora errealean(EKAIA) Fernandez de Landa Aguirre, Joseba; Agerri Gascón, RodrigoItem Itzulpen Automatikoko Sistemen Analisia: Genero Alborapenaren KasuaSalaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon Ander; García Ferrero, Iker; Fernandez de Landa Aguirre, JosebaLan honen helburua euskal komunitatean oso erabiliak diren hiru itzultzaile automatikoek generoa nola tratatzenduten aztertzea da. Tresna komertzial hauek geroz eta erabiliagoak direnez, ezinbestekoa da ikustea zein dengizartean dauden estereotipoen birsorkuntzan duten rola. Analisi honetan ogibide ezberdinetan aurki daitezkeengenero alborapenak aztertu dira, genero marka modu ezberdinetan erabiltzen duten bi hizkuntza erabiliz: euskara(genero marka neutroa duena) eta gaztelera (generoa ezberdintzen dituen markak erabiltzen dituena). Itzulpennorabideak eta jatorrizko esaldiaren testuinguruak itzulpenetan zein eragin duten aztertu da.Esperimentuhauei esker, nabarian gelditu da nola generoa esplizitua egitea ez den nahikoa alborapenak ebazteko. Albora-pen hauen nabarmentzea kalitate handiagoko eta bidezkoagoa den agertoki baterako lehen pauso bezala ikusten da.Item Sare sozialen erabilera moduak eta maiztasunak Gasteizko nerabeen kolektiboaren baitanFernandez de Landa Aguirre, JosebaIkerketa honen helburua Gasteizko nerabeek zer sare sozial eta nola erabiltzen dituzten argitzea da.Horretarako, Gasteiz hiriko 12 eta 18 urte arteko 700 gazte inguru inkestatu dira, inkesta egituratubaten bitartez. Besteak beste, sare sozial bakoitza zer maiztasunez erabiltzen duten ezagutzekoasmoarekin eta adin edota sexuaren arabera ezberdintasunik badagoen erabilera horretan. Horrekinbatera, sare sozial hauek zertarako erabiltzen dituzten plazaratu nahi da eta hauek noiz eta ze tresnenbitartez erabiltzen dituzten ezagutu. Modu hartara, nerabeak eta sare sozialak barnebiltzen dituenargazki bat lortuko dugu, toki eta momentu konkretu batean oinarritua, teknologia berriengarapenaren ezagutzan mugarri zehatz bat ezarriz.Item Twitterreko Euskal Komunitatearen Eduki Azterketa Pandemia GaraianFernandez de Landa Aguirre, Joseba; García Ferrero, Iker; Salaberria Saizar, Ander; Campos Tejedor, Jon AnderHizkuntzaren Prozesamenduak eskaintzen dituen teknika ez-gainbegiratuak erabiliz Twittereko euskal komu-nitatean COVID-19aren pandemiak izan duen eragina aztertzea da lan honen asmoa.Azterketa hau aurreraeramateko sare sozial horretako erabiltzaileen euskarazko txioak masiboki bildu eta denboraren arabera ordenatudira. Pandemiaren eragina neurtzeko, denboraren arabera edukia nola aldatu den aztertu da, horretarako testuetanazaltzen diren hitz zein emojien aldaketa kuantitatibo zein kualitatiboak baliatu dira. Azterketa kuantitatiboan,terminoek garai desberdinetan izan duten maiztasunaren aldaketari erreparatu zaio, maiztasunen erregresio linealaerabiliz. Azterketa kualitatiboan, hitzen bektore trinkoak baliatu dira, pandemiaren garai desberdinetan hitz etaemoji adierazgarrienek esanahian izan duten bilakaera aztertzeko.