Browsing by Author "Esnaola Illarreta, Amaiur"
Now showing 1 - 6 of 6
- Results Per Page
- Sort Options
Item Galemys pyrenaicus Pirinioetako muturluzearen ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko giltzarriak(UPV/EHU) Esnaola Illarreta, AmaiurItem Gaueko bake frenetikoan dantzan segi dezan(ELHUYAR) Esnaola Illarreta, AmaiurItem Pirinioetako muturluzearen ekologia eta emari ekologikoen berrikuspena(ELHUYAR) Esnaola Illarreta, AmaiurItem Pirinioetako muturluzearen kontserbaziorako funtsezko faktoreak ikertzen(ELHUYAR) Esnaola Illarreta, AmaiurItem Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreakEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraPiriniotako muturluzea edo ur-satorra Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Satorren familiako intsektiboro urtarra da eta azken hamarkadetan gainbehera nabarmenean dago bere banapen-eremu osoan. Gainbehera horren balizko arrazoiak metapopulazioen zatiketa, habitataren andeaketa eta bazka-eskasia dira. Ingurumen ezaugarriek espeziearen kontserbazioan luketeen garrantzia argitzeko, Artikutza eta Leitzarango ur-satorren populazioa aztertzen ari gara, batez ere ehiza-habitataren eta dietaren hautespenari begira. Irrati-igorlez markatutako animaliek hautespen gogorra erakutsi dute ur-lasterren alde ehiza-habitata gisa. Gorotzen genomikaren bitartez dieta ere aztertzen ari gara, eta errekotako ornogabeen eskuragarritasunarekin alderatzen. Emaitzek espezie honen kudeaketarako garrantzi handia izan dezakete.Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspenaEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraAskorentzat ezezaguna izan arren, Euskal Herriko erreka garbietako harribitxietako bat dugu Piriniotako muturluzea edo ur-satorra. Satorren familiako intsektiboro erdi-urtar hau atzerakada nabarmena ari da pairatzen bere banaketa-eremu osoan eta kudeaketa eraginkor baten beharra du. Jakin bagenekien ur-lasterrak zituela gustuko, baina hautespen hori bazka-kopuruarekin azaldu ote zitekeen aztertu nahi genuen. Horretarako muturluzearen dieta eta harrapakin-hautespena zehaztu genituen, gorotzak genetikoki aztertuz. Orokorrean, muturluzearen beharrizan ekologikoak bermatzeko ur-lasterrak faboratzearen eta emari ekologikoak berrikustearen beharra erakusten du gure lanak. Ikerketa honen emaitzak funtsezkoak izango dira espeziearen kontserbazioaren alde pausoak emateko.