Browsing by Author "Dumas , Sylvie"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Zelulaz kanpoko matrizeko hevin proteinaren ikerketa giza garuneanNuñez del Moral, Amaia; Dumas , Sylvie; Vialou , Vincent; Callado Hernando, Koldo; Erdozain Fernandez, Amaia MaiteAzkeneko urteotan egindako ikerketa anitzek konexio neuronaletan laugarren egitura batek eragin zuzenak dituela frogatu dute: zelulaz kanpoko matrizea (ZKMa) hain zuzen ere. ZKMko proteina gehienak garunaren garapena ematen den bitartean espresatzen dira, eta garun helduan haien adierazpenaren murrizpena jasaten dute. Hala ere, hevin proteina maila altuetan espresatzen jarraitzen da garun helduan, non plastikotasun neuronalean parte hartzen duen. Horretaz gain, hevinen adierazpenaren aldaketak neurogarapeneko gaixotasunekin eta gaitz neuropsikiatrikoekin erlazionatu dira. Beraz, ikerketa proiektu honen helburua giza garun postmortem-ean hevin ikertzea da, Western Blot eta FISH teknikak erabiliz. Ikerlan honek, hevin patologiarik gabeko subjektu helduen garunetan espresatzen dela ezagutarazi du.