Browsing by Author "Diaz Ramirez, Julen"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item MCT1 genearen T1470A polimorfismoaren eragina metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirol jardueranDiaz Ramirez, Julen; Larruskain Zabala, Jon; Castañeda Babarro, Arkaitz; Muñoz Perez, Iker; Odriozola Martinez, AdrianGenomak kirolaren errendimenduan izan dezakeen garrantzia asko ikertu da azken urteotan. Nekearekin erlazionatuta dagoen jarduera fisikoaren mugatzaileetako bat odolaren laktato kontzentrazioaren igoera da. Monocarboxylate transporter 1 (MCT1) genearen T1470A polimorfismoak (rs1049434) laktatoaren garraioa eta oxidazioa emendatzen ditu. Horregatik, Wingate Anaerobic Test (WAnT) esfortzu proban polimorfismo honek izan dezakeen eragina 55 triatleta euskaldunetan aztertu da. AA eta AT genotipoak, TT genotipoarekin alderatuz, WAnT proban lortutako Potentzia maximo (PM) eta Batezbesteko potentzia (BP) handiagoarekin erlazionatu ziren. Ondorioz, AA eta AT genotipoak metabolismo anaerobikoan oinarritutako kirolekin erlazionatu daitezke.