Browsing by Author "Cobian Malaver, Julyssa C."
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Esofagitis Eosinofilikoaren RNA bidezko diagnostiko ez inbaditzailerako proposamen berriaSebastian de la Cruz, Maialen; Garcia Etxebarria, Koldo; Mendoza Gomez, Luis Manuel; Cobian Malaver, Julyssa C.; Tamarit , Sonsoles; Bilbao Catala, Jose Ramon; Bujanda Fernandez de Pierola, Luis; Castellanos Rubio, AinaraEsofagitis Eosinofilikoa (EoE) gaixotasun inflamatorio kronikoa da, eta bere diagnostikoa esofagoko biopsien eskuratzean eta hauen analisian oinarritzen da. Endoskopia metodo inbaditzailea izanik, lan honen helburua mRNA adierazpenean oinarritutako diagnostikorako metodo ez inbaditzaile berria proposatzea da. Horretarako, 68 gene hautagaien mRNA adierazpena aztertu genuen EoE gaixoen eta kontrolen ahoko mukosa laginetan, eta HIPK3 eta PRR15L geneek aurkeztu zituzten emaitza onenak. Haien mRNA adierazpen balioak kontuan izanik EoE gaixo aktiboak eta kontrolak bereizteko gai izan gara, %80ko asmatze tasarekin. Beraz, ahoko mukosako mRNA adierazpen balioak EoEren diagnostiko ez inbaditzailerako biomarkatzaile egokiak izan daitezkeela uste dugu.