Browsing by Author "Carranza Fernandino, Teresa"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item 3D inprimaketa eta elektrohiratze bidez ekoitzitako kitina/gelatinaCarranza Fernandino, Teresa; Uranga Gama, Jone; Irastorza Lorenzo, Ainhoa; Guerrero Manso, Pedro; De la Caba Ciriza, Koro3D inprimaketa eta elektrohiratze teknikak konbinatuz kitina/gelatina/alkohol polibinilikozko aldamioak sortu ziren, honela hierarkikoki porotsuak ziren egiturak sortuz. Fruta-euliaren pupak, kitina erauzteko aukerazko iturri gisa aztertu ziren. Erauzitako kitinak purutasun handia erakutsi zuen, honela txerri gelatinarekin konbinatuz 3D bidez inprima zitekeen tinta lortzeko (3DP tinta). Beste alde batetik, elektrohiratu zitekeen PVA eta gelatinaz sortutako tinta formulatu zen (ES tinta), nanozuntz sarea sortzeko. Polimero hauen elkarketak propietate interesgarriak eman zizkion sortutako egiturari, hala nola, muku-itsaskortasuna eta biobateragarritasuna.Item Agar-ekoizpeneko hondakinak 3D inprimaketarako soja-proteinazko hidrogelen betegarriUranga Gama, Jone; Carranza Fernandino, Teresa; Guerrero Manso, Pedro; De la Caba Ciriza, KoroZelulosadun agar-ekoizpeneko hondakina balioztatzeko asmoz, inolako eraldaketarik egin gabe soja-proteinan oinarritutako hidrogeletan erantsi da betegarri gisa. Hidrogel horien azterketa erreologikoa egin da zizailadura bidezko mehetze portaera eta 3D inprimaketarako egokitasuna baieztatzeko. Hidrogel guztiak gel ahulak direla ikusi da, 3D inprimaketarako egokiak, inpresio eta formaren fideltasun ona azaltzen baitute. Zelulosa gehitzeak interakzio fisikoak eragiten ditu eta horrek inprimatutako scaffold-en gogortasuna eta forma berreskuratzea bultzatzen du. Emaitzetan, ekonomia zirkularra sustatzeko eta baliabideen erabilera minimizatzeko eraldatu gabeko hondakinak dituzten scaffold-ek duten potentziala beha daiteke.