Browsing by Author "Carmona Igartua, Unai"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako irakasleen pertzepzioa STEM hezkuntza-ereduarekikoGonzález Atutxa, Patricia Aránzazu; Carmona Igartua, Unai; Romero Garmendia, IratiGero eta garapen zientifiko eta teknologiko konplexuagora moldatu beharko den gizartean, egungo ikasleek pentsamendu kritikoa garatu beharko dute eta, arazo-egoera ezberdinen aurrean, irtenbide aproposenak bilatu. Horretarako, ikasleak, STEM alfabetatua izan dadin, STEM hezkuntza-eredua ezagutu eta aplikatzeko estrategia egokiak dituen irakaslea izan behar du bidelagun, nahitaez. Ikerketa honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako 20 irakaslek STEM hezkuntza-ereduaz duten pertzepzioa neurtu da, galdetegi bat erabiliz. Emaitzak aztertuta, ondoriozta daiteke irakasleek marko orokorra ezagutzen dutela eta ikuspegi honen beharraz jabetzen direla. Gainera, haien burua gai ikusten dute STEM proiektuen baitan hainbat adierazle betetzeko.Item Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara bideratutako STEM proiektuen azterketa kuantitatiboaGonzález Atutxa, Patricia Aránzazu; Iribas Pardo, Haritz; Carmona Igartua, UnaiEgungo ikasleek STEM (Science, Technology, Engineering, Mathematics) diziplinetan eta lanbideetan aurkezten duten interes eta motibazio baxua mundu mailako kezka bihurtu da. Euskal hezkuntza-sistemak duen erronka handia da: ikasleek STEM diziplinen konpetentziak bereganatzen dituztela ziurtatzea; aurrerapen zientifiko-teknologiko-digitalez beteriko mundu honetan, STEM lanbideen garrantzia handituz baitoa. Ikerketa honetan, hizkuntza anitzeko 108 STEM proiektuen nolakotasuna analizatu da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapara bideratutako eta euskaraz diseinatutako proiektuetan arreta berezia jarriz. Ikerketaren emaitzei esker, etorkizunean euskaraz diseinatuko diren proiektuek bete beharko lituzketen irizpideak zehaztu dira, ekarpen gisa.