Browsing by Author "Cano , Alicia"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Efektuei Bideratutako Analisia ospitaleko efluenteetan disruptore endokrino potentzialen detekziorako legamia bidezko in-vitro biosaioaz baliatuzLopez Herguedas, Naroa; Cano , Alicia; González Gaya, Belén; Alvarez Mora, Iker; Mijangos Treviño, Leire; Olivares Zabalandikoetxea, Maitane; Prieto Sobrino, Ailette; Etxebarria Loizate, Nestor; Zuloaga Zubieta, OlatzOspitale efluenteak urgaineratutako kutsatzaileen ingurumeneko agerpenaren erantzule nagusietako bat kontsideratzen dira izaten dituzten farmako eta disruptore endokrino kontzentrazio altuak kontuan izanda. Lan honetan, efektuei bideratutako analisi (EDA) estrategia erabiltzen da bizkaiko ospitale bateko efluenteko aktibitate estrogenikoaren erantzuleak izan daitezkeen konposatuak identifikatzeko asmoz, zatikatze teknikak, legamia bidezko in-vitro biosaio bat eta susmagarrien analisia konbinatuz. Aktibitatea erakutsi duten frakzioetan detektatu diren estrogenizitatearen hautagaien artean bibliografian disruptore endokrino bezala nabarmendutako zenbait konposatu detektatu dira, hala nola, A bisfenola (1452 ng/L), butilparabenoa (37 ng/L), diurona (3.2 ng/L) eta progesterona (52 ng/L).