Browsing by Author "Camarero Galindo, Lluis"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Pirinioetako altuera handiko lakuetako sedimentuak, inguruko kutsadura metalikoaren adierazleRodriguez Iruretagoiena, Azibar; Gredilla Altonaga, Ainara; Fernandez Ortiz de Vallejuelo, Silvia; Arana Momoitio, Gorka; Madariaga Mota, Juan Manuel; Auguet , Jean-Christophe; Gonzalez Gonzalez, Aridane; Camarero Galindo, Lluis; De Diego Rodriguez, AlbertoPirinioetako altuerako aintzirak oso ekosistema aproposak dira kutsadura kimikoaren ondorioz gerta daitezkeen aldaketak aztertzeko eta kuantifikatzen saiatzeko. Helburu horrekin sedimentuzko zutabeak bildu genituen 2013ko udan Pirinioetako altuerako 18 aintziretan eta 24 metalen kontzentrazioak neurtu ziren zutabe guztietan, geruzetan banatu ondoren. Lortutako emaitzen tratamendu estatistikoa (korrelazio-analisia) eta kimiometrikoa (Osagai Nagusien Analisia) egin genuen. Gainazaleko sedimentuetan aintzirak 5 talde desberdinetan banatzen ziren metal kontzentrazioen antzekotasunak kontutan izanda. Zn-Cd, Pb-Sb eta Ni-Co elementuen arteko korrelazio esanguratsuak (%95eko konfiantza-mailan) adierazi ziren. Estelat eta Romero de Dalt aintziretan lortutako sedimentuzko zutabe sakonak erabili ziren inguru horietako kutsadura historikoa eta ekarpen antropogenikoa aztertzeko.