Browsing by Author "Bustillo Zabalbeitia, Itsasne"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item BAK proteinaren mekanismo proapoptotikoa aztertzenLandeta Diaz, Olatz; Landajuela Larma, Ane; Flores Romero, Hector; Bustillo Zabalbeitia, Itsasne; Garcia Porras, Miguel; Garcia Valero, Juan; Terrones Uria, Oihana; García Sáez, Ana J.; Basañez , GorkaApoptosian, proapoptotikoa den BCL2 familiako BAK proteinak mitokondrioko kanpo mintzean (MKM) c-zitokromoaren eta apoptosi-eragileak diren faktoreen (adib. Smac/DIABLO, AIF…) askapenaren erantzule diren poroak eratzen dituela jakina da. Hala ere, BAKen poro apoptotikoaren ezaugarriak eta izaera zeintzuk diren aztertzeke daude. Lan honetan, BAKek c-zitokromoa askatzeaz gain, alofikozianina (104kDa) ere askatzeko adineko poro handiak eratzen dituela ikusi dugu. Gainera, guztiz proteikoak diren kanaletan gertatzen ez den bezala, BAKen poroak tamaina egonkorra eta egitura finkorik ez duela aztertu genuen. Hortaz, BAKek eratzen duen proteinekiko iragazkorra den poroaren tamaina dinamikoa da, izaera proteolipidikoarekin bat eginez.Item BCL2-related ovarian killer (BOK) proteinak heriotza zelular programatuan eta mitokondrioen morfologiaren eraldaketan parte hartzen duBustillo Zabalbeitia, ItsasneBCL2 familiako proteinak heriotz zelular programatua (apoptosia) erregulatzen duten osagai zelular nagusiak dira. BCL2 familiako proteinak bi taldetan bana daitezke funtzioaren arabera: kide pro-apoptotikoak eta kide anti-apoptotikoak. Nahiz eta BOK orain dela ia bi hamarkada aurkitu zen, BCL2 familiako kideen arteko ezezagunenetako bat da. Kide pro-apoptotikoekin (BAX/BAK) zenbait antzekotasun erakusten dituenez, proteina pro-apoptotikoekin funtzionalki eta mekanistikoki errendundantea dela onartu izan da. Hala ere, uste hori zehazki egiaztatzear dago. Lan honetan, BOKek BAX/BAKekin ezaugarri komunak elkarbanatzeaz gain, desberdintasun garrantzitsuak dituela adierazten duten zenbait ebidentzia erakusten ditugu.Item Membrane activities of Dynamin-related protein 1 (DRP1) and BCL2-related Ovarian Killer (BOK) [testua euskaraz dago](UPV/EHU) Bustillo Zabalbeitia, Itsasne