Browsing by Author "Bilbao Arribas, Martin"
Now showing 1 - 4 of 4
- Results Per Page
- Sort Options
Item Aluminiodun txerto-laguntzaileen eraginaren azterketa sistemen biologiaren bidez(EKAIA) Abendaño Carbajo, Naiara; Bilbao Arribas, Martin; Ortega Zuzuarregui, Maitea; Varela Martinez, Endika; Jugo Orrantia, Begoña M.Item Ardiaren 21 ehunetan karakterizatutako eta kuantifikatutako miRNA molekulen adierazpenaren banaketaren azterketaBilbao Arribas, Martin; Guisasola Serrano, Aitor; Varela Martinez, Endika; Diez Fuentes, Laura; Jugo Orrantia, Begoña M.MikroRNA molekulak (miRNA) eboluzioan zehar kontserbatuta dauden eta gene-adierazpena erregulatzen duten RNA ez-kodetzaile txikiak dira. Ardian, beste etxe-abereekin konparatuta, miRNA gutxi deskribatu dira. Lan honetan, datu-baseetan argitaratuta dauden ardiaren 21 ehunetako 172 miRNA-seq lagin era uniformean analizatu ditugu, miRNA berrien eta kontserbatuen adierazpen profilak aztertzeko. Aztertutakoen artean, 270 miRNA molekulek ehun espezifikotasun indizearen balio altuak azaldu zituzten. Gainera, hausnarkarien espezifikoa den mir-2284/mir-2285 miRNA familiako 100 miRNA inguru detektatu ziren. Lan honek miRNA askoren kontserbazio maila altuaren ideiarekin bat dator, baina aldi berean hausnarkarien eboluzioan klado-espezifikoak diren berrikuntzen potentziala azpimarratu du.Item RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk) etxabereetan: RNA-seq datuetan oinarritutako analisi transkriptomikoa ardianBilbao Arribas, Martin; Varela Martinez, Endika; Abendaño Carbajo, Naiara; Jugo Orrantia, Begoña M.RNA ez-kodetzaile luzeak (lncRNAk), proteinak kodetzen ez dituzten eta 200 nukleotido baino luzeagoak diren transkriptoak, oso gutxi ikertu dira etxabereetan gizakiarekin konparatuz, eta oso mugatua da espezie batetik bestera eratorri daitekeen gene hauen egitura edo funtzioari buruzko informazioa. RNA-seq datu-multzo bat baliatuz ardien lncRNAk identifikatu, kontserbazioa aztertu eta aluminiodun txertoen aurrean erakusten duten jokaera aztertu dugu. Bi ehun desberdinetan fidagarritzat eman dira 2284 eta 3004 lncRNA transkripto. Horietako batzuk posizio genomikoa mantendu dute gertuko espezieekiko, sekuentzia mailako kontserbazio maila altua transkripto gutxitan ikusi bada ere. Gainera, diferentzialki adierazita daude hainbat lncRNA aluminiodun txertoak jaso zituzten animalietan. Analisi gehiago beharrezkoak dira mRNA eta miRNA geneekin dituzten erlazioak argitzeko.Item RNA zirkular berrien bilaketak atzeranzko moztu-itsastearen kontserbazio altua frogatu du ardianVarela Martinez, Endika; Bilbao Arribas, Martin; Corsi , Giulia; Anthon , Christian; Abendaño Carbajo, Naiara; Gorodkin , Jan; Jugo Orrantia, Begoña M.RNA zirkularrak (circRNAk) modu kobalentean itxitako RNA ez-kodetzaile zirkularrak dira. Duten egitura dela eta, circRNAk gaixotasunen biomarkatzaile gisa erabiltzeko aproposak dira. Molekula mota hauek garrantzi zientifikoa badute ere, animalia ez-ereduetan ikerketa garatu gabe dago oraindik. Lan honetan bi ehun desberdinen RNA-seq datuak aztertu dira ardiaren circRNAk identifikatzeko. Garun azalean eta odol-zelula mononuklearretan 2510 eta 3403 circRNA detektatu dira, horietatik 1379 guztiz berriak. Harrigarria da detektatu diren circRNA molekulen moztu-itsasteen %63a gizakiarekiko guztiz homologoak direla. Gainera, gizakian ikusi den bezala, emaitzek CDR1-AS circRNA ardiaren garunean dituen funtzioak babesten dituzte.