Browsing by Author "Berasategi Zeberio, Miren"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapenaBerasategi Zeberio, MirenDatuek gero eta presentzia handiagoa duten egungo errealitate konplexua ulertzeko gaitasunari eragiten diotenfaktore mugatzaileen artean kokatzen da matematika-antsietatea. Kazetariek datuetan oinarritutako informazioarenzabalkundean jokatzen duten bitartekari paper nabarmena dela eta (Kovach eta Rosenstiel, 2014), ikerketa-objektuesanguratsua dira, bereziki zabaldua egonik kazetaritzako ikasleak “matematikarekin txarrak” direla (Bradshaw,2018; Maier, 2002). Ikerlan honek Deustuko Unibertsitateko Komunikazioko graduko 185 ikasleren matematika-antsietatea neurtzen du, eta antsietate honek haien matematika-errendimendua zein neurritan oztopatzen duen.Aldi berean, neurketa hori egiteko euskarazko tresna proposatu eta balioztatzen du, euskal hiztunek ohikoa ezden hizkuntzan matematikekin aritzean jasan dezaketen antsietate gehigarria saihestu eta hizkuntza-aldaketareneragina ikertzeko helburuz.