Repository logo
Communities & Collections
All of DSpace
  • English
  • العربية
  • বাংলা
  • Català
  • Čeština
  • Deutsch
  • Ελληνικά
  • Español
  • Suomi
  • Français
  • Gàidhlig
  • हिंदी
  • Magyar
  • Italiano
  • Қазақ
  • Latviešu
  • Nederlands
  • Polski
  • Português
  • Português do Brasil
  • Srpski (lat)
  • Српски
  • Svenska
  • Türkçe
  • Yкраї́нська
  • Tiếng Việt
Log In
New user? Click here to register. Have you forgotten your password?
  1. Home
  2. Browse by Author

Browsing by Author "Benito Fernandez, Denis"

Filter results by typing the first few letters
Now showing 1 - 2 of 2
  • Results Per Page
  • Sort Options
  • No Thumbnail Available
    Item
    Erantzun Modulagarriak Cd Estresaren Pean Magurio Arruntean (Littorina littorea)
    Niederwanger , Michael; Dallinger , Reinhard; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Soto Lopez, Manuel; Benito Fernandez, Denis
    Itsas ingurunean hainbat kutsatzaileek sortutako toxizitatea sakonki izan da ikertua hainbat espezie zentinelen bidez (Moluskuak, beste batzuen artean). Ikerketa hauek, antolamendu biologikoko maila desberdinetan toxizitate mekanismoak argitzen lagundu dute, maila molekularretik, ekosistema mailaraino. Hala ere, gehiengo diseinu esperimentaletan, kutsatzaile kontzentrazioak ingurugiroan aurki daitezkeenak baino askoz ere altuagoak izan ohi dira. Ikerketa honen helburua kadmio kontzentrazio subletala (0.25 eta 1 mg Cd/l) 21 eguneko esposiziopean magurio arruntean (Littorina littorea) sortzen diren ondorio biologikoen determinazioa da. Hauen segida tenporala zehazteko helburuarekin, organo desberdinak (liseri-guruin/gonada konplexua eta zakatzak) disekzionatu ziren 0, 4 eta 12 ordu eta 1, 3, 7, 14 eta 21 esposizio egunen ostean eta 12 eguneko detoxifikazio periodo baten ondoren. Biomarkatzaile desberdinak erabili dira maila zelularrean (metalen metaketa intralisosomikoa, aldaketa estrukturalak sistema lisosomikoan) eta ehun mailan (liseri-zelulen eta zelula basofiloen arteko proportzio erlatiboaren aldaketak, liseri-epitelio eta arnas epitelioaren aldaketa morfologikoak). . Biomarkatzaileetan alterazio esanguratsuak segida tenporal desberdinetan gertatu ziren Cd esposizioaren ondorioz aipatutako erantzun biologikoetan. Honela, aldaketa histopatologiko azkarrak (egun 1) zakatzetan eman ziren, ehun mailako biomarkatzaileetan berriz beranduago gertatu ziren (7 egun). Horregatik, alerta goiztiarreko parametroa kontsideratu daiteke iragazketaz elikatzen ez diren organismoetan ere, betiere urpean mantentzen badira. Erabilitako biomarkatzaileak oso sentikorrak izan dira Cd kontzentrazio ez hilgarrietara mantendutako Littorina littorea magurioetan eta erantzun zelularrak oso denbora tarte laburretan izan dira ikusgai (<1 egun). Espero bezala, antolamendu biologiko konplexuagoko erantzunak beranduago izan dira ikusgai (1-7 egun). Kontrol eta talde esperimentalen arteko desberdintasun esanguratsuko puntu kritikoa sistema osoan 7. egunean ezarri da. Biomarkatzaileak, Ingurumen Toxikologia eta Kutsadura, Kadmioa, Histopatologia.
  • No Thumbnail Available
    Item
    Itsasaldiak eta urte-sasoiak oskol-dimentsioen eta oskol-dentsitatearen moldapena dakar Mytilus galloprovincialis muskuiluan
    Prieto Cebrecos, Maitane; Berrojalbiz , Xabier; Benito Fernandez, Denis; Izagirre Aramaiona, Urtzi; Ibarrola Bellido, Irrintzi
    Muskuiluetan, oskolaren osotasunak biziraupena zehazten duen heinean, hautespen-presio indartsu baten menpe dago, eboluziorako eragile oinarrizkoa bilakatzen duena. Ikerketa honetan, urtaro eta itsasaldiak izan dezaketen eragina aztertu da oskolaren dentsitatean eta oskol dimentsioen eskala-erlazioetan. Muskuiluak bi hilabetetan (maiatza eta azaroa) eta bi populazioetatik (mareartea eta mareazpia) jaso ziren. Populazio-jatorriak eragin handia dauka muskuiluen oskol-forman, egokitzapen morfologiko espezifiko bat izanik marearteko habitat gogorrera moldatzeko. Oskol dentsitatea, aldiz, urtaroaren arabera aldatzen da: oskol sendoagoak ageri dira maiatzean, neguko baldintzen isla izan daitekeena. Emaitzek muskuilu-hazkuntza ulertzeko baliagarriak dira, hainbat aplikazio zientifiko dituztelarik; hala nola, ekologian edo toxikologian.

DSpace software copyright © 2002-2025 LYRASIS

  • Privacy policy
  • End User Agreement
  • Send Feedback