Browsing by Author "Benedicto Garcia, Aitor"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Nanoegiturazko biomaterial magnetikoen aplikazioa ehun-ingeniaritzanSolozabal Azkarate, Izaro; Zurbano Tejada, Raquel; Boyano Lopez, Maria Dolores; Arteta Ruiz, Beatriz; Benedicto Garcia, Aitor; Redondo Esteban, Carolina; Morales Arboleya, RafaelEhun konektiboko zelulak magnetikoki kontrolatzeko ahalmenak aukera berriak sortu ditu medikuntza birsortzailean. Nanopartikula magnetikoak barneratuta dituzten zelulak kanpoko eremu magnetikoen bidez manipula daitezke. Eremu magnetikoek zelulen kanal mekano-sentsitiboak estimulatzen dituzte, eta horiek erantzun biologiko bat aktibatzen dute: ehunen eraketa, zelulen ugalketa eta atxikipena eta zelula-zelula arteko elkarrekintzak, besteak beste. Tesi honen helburua da nanoiman biobateragarrien garapena baliozkotzea kanpoko eremu magnetikoen laguntzaz ehun-birsorkuntza prozesuetan. Horretarako, disko-formako nanoegiturak fabrikatuko dira, orain arte erabili diren nanopartikulen aldean bi ezaugarri bereizgarrirekin: erantzun magnetikoa altuagoa da eta forma-asimetriari esker, torkeak aplikatu ahal izango dira zelulak estimulatzeko. Biomaterial hauen eraginkortasuna zelula endotelialen eta fibroblastoen hazkuntza bidimentsionaletan (2D) eta irla magnetikoak dituzten substratuetan egiaztatukoa da eta esferoideen eraketa duten hazkuntza tridimentsionaletara (3D) heltzea da azken helburua.