Browsing by Author "Aztiria Mendizabal, Ainhoa"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Robot-aren itxura estetikoak eta erabiltzaileen preferentziakApraiz Iriarte, Ainhoa; Aztiria Mendizabal, Ainhoa; Lasa Erle, GanixDatozen urteetan roboten eta pertsonen arteko bizikidetza handitzea espero da, eta ondorioz, beraien arteko interakzioa optimizatzea beharrezkoa izango da. Robotaren itxura estetikoa bere gaitasunen inguruko informazioa jasotzeko modurik ulergarriena da. Robot askok, pertsonekin hobeto interaktuatzeko itxura humanoidea izaten dute, era honetan pertsonen enpatia handitu egiten baita. Hala ere, robot humanoide hauen artean, estetika aldetik bi tendentzia aurki ditzakegu: itxura teknologikoa izaten dutenak eta pertsona itxura erreala dutenak. Pertsonen preferentzia inplizitua zein den jakiteko helburuarekin Asoziazio Inplizituen Testa (IAT) burutu da. Test honek pertsonen preferentziak ezagutzea ahalbidetu du, bai inplizituki eta baita esplizituki ere. Neurketa inplizituaren emaitzan giza itxurarekiko preferentzia nabarmendu da, eta, neurketa esplizituan, aldiz, itxura teknologikoarekiko preferentzia. Emaitzetan lortu den kontraesan honek etorkizuneko ikerketarako ildo interesgarriak azaleratzen ditu.