Browsing by Author "Azpilicueta Fernandez, Leyre"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Errealitate areagotuko sistema baten diseinu eta balioztatze esperimentala haririk gabeko integrazioarekin, auditoriumetan desgaitasuna pairatzen duten pertsonen esperientzia hobetzekoPicallo Guembe, Imanol; Vidal Balea, Aída; Blanco , Oscar; Lopez Iturri, Peio; Fraga Lamas, Paula; Klaina , Hicham; Fernandez Caramés, Tiago; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Falcone Lanas, FranciscoEgoera batzuetan, kultur jardueretan adibidez, erabiltzailearen esperientzia ingurunera ez egokitzeagatik mugatzen da, desgaitasuna pairatzen duten pertsonetan bereziki. Ildo horretatik, auditorioetan Context-Aware paradigma erabiltzeak funtzionalitate egokiak eman ditzake. Lan honen helburua erabiltzailearen esperientzia hobetzea bideragarria dela frogatzea da (adibidez, desgaitasuna pairatzen duten pertsonen autonomia hobetuz), haririk gabeko errealitate areagotuko (AR) sistema baten bidez (HoloLens smart glasses). Horretarako, neurketa-kanpaina benetako auditorio batean egin zen (Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma). Haririk gabeko komunikazioaren estimazioak aurkezten dira, 3D Ray Launching softwarean oinarrituta, zerbitzuko kalitatea balioztatzeko. Azkenik, entzumen-arazoak dituzten pertsonei laguntzeko aplikazio bat garatu zen, eta haren ezaugarri nagusiak auditorioan frogatu ziren.Item Gailu Elektrikoek sortutako Erradiazioaren Estimazio Determinista Metodo Hibrido berri baten bidezLopez Iturri, Peio; Agirre Gallego, Erik; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Rodriguez Ulibarri, Pablo; Beruete Diaz, Miguel; Falcone Lanas, FranciscoLan honetan metodo berri bat aurkezten da gailu elektrikoek sortutako erradiazioa estimatzeko. Horretarako, gailuen modeloa lortzen da 3D Ray Launching algoritmoan sartzeko. Mikrouhin labea da analizatutako gailua. Aurkeztutako metodoak, eremu elektromagnetikoaren simulazioaren bitartez labearen erradiazio eskema lortzen du. Mikrouhin labeek atean duten sare metalikoaren konplexutasuna dela eta, S-parametroen berreskuratze prozesua egin behar izan da simulazioak ahalbidetzeko. Lortutako emaitzak 3D Ray Launching algoritmoan sartu dira erradiazio iturri baliokideak bezala. Horrela, mikrouhin labeak sortutako erradiazioaren estimazioa egin ahal da labea kokatuta dagoen ingurune osoaren bolumenean. Azken emaitza hauek neurriekin konparatu dira metodoaren baliotasuna bermatzeko. Metodo honek gaur egungo eta etorkizuneko haririk gabeko komunikazio sareen (WSN, IoT, 5G) hedatze-plangintza egokia baliatuko dute gailu elektrikoek sortutako interferentziak ekiditeko balio dezakelako.