Browsing by Author "Atristain Vega, Miren"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Enobieta erreka leheneratzeko bidea irekiz(ELHUYAR) Atristain Vega, MirenItem Presa handi baten hustuketak eragindako efektu ekologikoak: Enobietako urtegiaren kasua (Artikutza, Nafarroa)Atristain Vega, Miren; Larrañaga Arrizabalaga, Aitor; von Schiller Calle, Daniel; Elosegi Irurtia, ArturoGero eta gehiago dira munduan bizi-itxaropenaren amaierara iristen ari diren urtegiak. Hori horrela, gero eta ohikoagoa da presa eta urtegiak hustu eta zerbitzuz kanpo uztea ibaien konektibitate longitudinala berreskuratzeko. Ikerketa honen helburua presa handi baten (Enobieta, 42 m) hustuketak ibai-ekosistemen ur-kalitatean eta biodibertsitate eta funtzionamenduan duen eragina aztertzea zen. Horretarako, Artikutzako sare hidrografikoan 8 puntu aukeratu ziren: presaren eraginpean zeuden 4 puntu (inpaktuak) eta inolako eraginik jasaten ez zuten beste 4 puntu (kontrolak). Horietan guztietan hainbat aldagai aztertu ziren hiru fasetan zehar. Aldagai ezberdinek modu ezberdinean erantzun zuten hustuketaren aurrean, baina orokorrean, hustuketak eragin ekologiko handirik ez zuela izan ikusi zen. Gainera, izandako inpaktuak berehala desagertu ziren errekuperazio-fasean zehar.