Browsing by Author "Arruti Romero, Asier"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Elementu pasiboen eragina frekuentzia altuko bihurgailuetanArruti Romero, Asier; Anzola Garcia, Jon; Aizpuru Larrañaga, Iosu; Mazuela Larrañaga, MikelAzkeneko urteetan hainbat aurrerapen nabarmen egin dira potentzia elektronikaren eremuan, adibidez SiC-en eta GaN-en oinarritutako transistoreak. Halere, teknologia berri hauetan oinarritutako potentzia bihurgailuak ezin ditugu beren mugetaraino eraman, frekuentzia altuetan elementu pasiboak sistemaren botila-lepoa bihurtzen direlako. Lan honetan, elementu pasiboek frekuentzia altuko bihurgailuetan duten eragina aztertzen dugu, bereziki elementu magnetikoak. Diseinu klasikoetan kontsideratzen ez diren hainbat efektu azaltzen dira, eta frekuentzia alturako egokitua dagoen diseinu estrategia baten beharra adierazten da. Aldi berean, diseinurako estrategia mota ezberdinak era laburrean azaldu ditugu. Azkenik, bihurgailuen helburu anitzeko diseinu metodologien garrantzia azaldu dugu.Item Potentzia prozesamendu partzialean oinarritutako bihurgailuakAnzola Garcia, Jon; Aizpuru Larrañaga, Iosu; Arruti Romero, AsierAzken urteotan, ikerketa-ildo askok potentzia-bihurgailuen errendimendua hobetzeko ahaleginak egin dituzte. Testuinguru horretan, literatura zientifikoan ageri den proposamenetako bat potentziaren prozesamendu partziala da. Estrategia hauen helburua potentziako bihurgailuak prozesatu beharreko potentzia murriztea da. Horrela, bihurgailuak sortutako galerak gutxitzen dira, bere tamaina bezalaxe. Hori kontuan hartuta, ikerketa-lan honen helburu nagusiak potentzia prozesamendu partzialaren egungo egoera deskribatzea, haren funtzionamendua ulertzea eta haren abantailak eta desabantailak zehatz-mehatz aztertzea dira.