Browsing by Author "Arregi Agirre, Amaia"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item “Elkar Laguntza”: berdinen arteko gizarte-laguntza esku-hartze baten eragina bularreko minbizia duten pazienteen aurre-egite estrategietanAizpurua Perez, Ibane; Arregi Agirre, Amaia; Gonzalez Familiar, David; Aguinaga Aizcorreta, Maite; Labaka Etxeberria, Ainitze; Perez Tejada, JoanaLuzetarako saiakuntza kliniko batean kokatzen den ikerketa-proiektu honek, Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean, berdinen arteko gizarte-laguntza esku-hartze batek estresari aurre-egiteko estrategia ezberdinetan duen eragina aztertu nahi izan du, bularreko minbizia gainditutako boluntarioek trukatutako laguntza oinarri hartuz. Esku-hartzea 6 edo 8 gizarte-laguntza saioz osatu zen, bakoitzean paziente eta boluntario batek parte hartu zutelarik. Programak umorea bezalako aurre-egite egokitzailea sustatzeko eta ezeztapena bezalako aurre-egite ez-egokitzailea murrizteko eraginkortasuna erakutsi du.Item Hantura periferikoa depresio eta antsietate sintomekin batera bularreko minbizia gainditutako emakumeetanLabaka Etxeberria, Ainitze; Arregi Agirre, Amaia; Vegas Moreno, Oscar; Garmendia Rezola, Larraitz; Camba , Joana; Perez Tejada, JoanaBularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate eta depresio prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Nahasmendu horietan eta minbiziaren fisiopatologian zenbait faktore komun aurki daitezke; hantura zitokinak eta kortisola. Ikerketa honen helburua bularreko minbizia gainditutako emakumeetan depresio eta antsietate sintomen eta hantura aldagaien arteko erlazioa aztertzea da. Kortisol maila handiagoak aurkitu ditugu antsietate eta depresio sintomak dituzten emakumeetan. Gainera, TNF-α maila altuak aurkitu ditugu depresioa duten emakumeetan.