Browsing by Author "Arbelaitz Gallego, Olatz"
Now showing 1 - 11 of 11
- Results Per Page
- Sort Options
Item Arbel mediko baten erabileraren azterketa: nolako elkarrekintza halako portaera-bisuala(EKAIA) Yera Gil, Ainhoa; Arbelaitz Gallego, Olatz; Muguerza Rivero, Javier; Perona Balda, Iñigo; Vigo Etxebarria, MarkelItem Azken urtetako erronka: telekomunikazioen liberazioa(ELHUYAR) Arbelaitz Gallego, Olatz; Rivadeneyra Sicilia, Jose MªItem Bide-hautaketa problema, optimizazio problema. Zenbait ebazpide(EKAIA) Arbelaitz Gallego, Olatz; Rodriguez Lafuente, ClementeItem Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean sortutako datuak abiapuntu(UPV/EHU arg) Arbelaitz Gallego, OlatzItem Datuetatik ezagutzara. Web orrietan nabigatzean utzitako aztarna abiapuntu(EKAIA) Arbelaitz Gallego, Olatz; Muguerza Rivero, Javier; Perona Balda, IñigoItem Desberdin ikusten al dute informatika eta informatikaria 10-12 urteko neskek eta mutilek?Zurutuza Renom, Mikele; Larraza Mendiluze, Edurne; Arbelaitz Gallego, OlatzEzaguna da gaur egun teknologiarekin eta bereziki informatikarekin lotutako ikasketa eta lanbideetan dagoenemakume eskasia baina arrazoiak eta bokazioak noiz aldentzen diren ez dago argi. Gai horri argi printza batzukemateko asmoz, konputagailuen programazioa gaztetxoen artean zabaltzeko mundu mailan hedatu den Kode Or-dua oinarri hartuta, hiru urtez hainbat ikastetxetan 10-12 urte bitarteko gaztetxoen artean bildutako galdetegietakoerantzun eta marrazkien azterketa egin dugu lan honetan. Datu-meatzaritzako prozesu oso bat egin behar izandugu horretarako. Lortutako emaitzen artean nabarmendu nahiko genuke badirudiela gure inguruko 10-12 urtekoneskek oraindik hein handi batean ikusten dutela Informatikaria neska izan daitekeela, mutilek ordea, oro hargizonezkoak edo identifikatu ezinezko generoa duten gizakiak imajinatzen dituzte.Item eGobernua Europar Batasunean: erabilera-maila eta arrazoiakYera Gil, Ainhoa; Arbelaitz Gallego, Olatz; Jauregi , Oier; Muguerza Rivero, JavierEzagunak dira Informazioaren Teknologiek gizarteko hainbat alorretan ekarri dituzten aldaketak. Gobernuek ereteknologia hauetaz baliatu nahi izan dute eta ahalegin handiak egin dituzte azken urteetan herritarrei informazioaeta zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dituzten bideak aldatu eta eGobernua ezartzeko. Badakigu aldiz, zerbitzuakeskaintzeak ez duela haien erabilera ziurtatzen. Testuinguru horretan, lan honek helburu du Eurostatek jasotakoCSIS (Community Statistics and Information Society) inkestak abiapuntu izanik, Europako herrialdeetan eGo-bernuaren erabilera erreala zein den aztertu, eta horrekin harremana duten faktoreak identifikatzea. Horretarako,datu-meatzaritza prozesu oso bat garatu eta ondorioak ateratzeko ikasketa automatikoko teknikak erabili ditugu.Ikerketak adierazi digu, eGobernuaren erabilera-maila oso desberdina dela herrialde desberdinetan, neurribatean gai garela automatikoki bereizteko eGobernua erabiltzen duten hiritarrak erabiltzen ez dutenetatik, etaerabilerarekin lotura duten faktoreak aldatu egiten direla herrialdearen erabilera-mailaren arabera.Item Generoak bereizteko joera adimen artifizialean(ELHUYAR) Arbelaitz Gallego, Olatz; Lazkano Ortega, ElenaItem Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarritutaMartinez Eguiluz, Maitane; Barrio , Ander; Gurrutxaga Goikoetxea, Ibai; Muguerza Rivero, Javier; Murueta-Goyena Larrañaga, Ane; Gabilondo , Iñigo; Arbelaitz Gallego, OlatzArgitalpen klinikoen arabera, Parkinsonen gaixotasunaren (PG) sintoma ez-motorrek sexuen araberako bilakaeradesberdinak dituzte, baina ez dugu topatu ikasketa automatikoan oinarritutako lanik gaixotasunaren lehen faseetaneraginik ote dagoen aztertzen duenik. Ikerketa honetan, sexuak duen eragina aztertu da PGa duten pazienteaketa kontrolak sintoma ez-motorrak erabiliz ikasketa automatikoko algoritmoen bidez sailkatzean. Horretarako,PPMI datu-basea eta ikasketa automatikoko hiru algoritmo erabili dira (XGBoost, MLP eta SVM) % 80tik gorakoasmatze-tasa lortuz. Ondoren, SHAP balioak erabiliz, hauxe ondorioztatu da: sailkapenean sexuak eragin txikiadu. Azkenik, paziente motaren informazioaz baliatuz, sexua sailkatzeko saiakera egin da. Emaitzek erakustendute erabili dugun datu-basean sintoma ez-motorrak ez direla nabarmenki aldatzen sexuaren arabera.Item UPV/EHUko eZerbitzu baten modelatzea ikasketa automatikoaren bidezYera Gil, Ainhoa; Perona Balda, Iñigo; Arbelaitz Gallego, Olatz; Muguerza Rivero, JavierLan honetan UPV/EHUko matrikulazioaren inguruko eZerbitzuko nabigazioa aztertu dugu web-meatzaritzako tekniken bidez, nabigazio-saioen sailkapena era automatikoan egiten saiatu gara.Emaitzen arabera, baieztatu dugu maila handi batean definitutako arrakasta / porrota nabigazio-portaerak detektatzeko gai garela. Esaterako, arrakasta gisa etiketatu diren klusterretan dauden saioen% 90etik gora arrakasta motakoak dira eta porroten kasuan % 90 inguru. Gainera, gainbegiratutakoikasketa bidez, bi saio-motak era automatikoan desberdintzeko gai gara % 96ko asmatze-tasa batekin.Beraz, lan hau etorkizunean eZerbitzu hau hobetu ahal izateko oinarri ona dela uste dugu.Item Web elkarrekintzan erabilitako gailuen detekzio automatikoaPerona Balda, Iñigo; Yera Gil, Ainhoa; Arbelaitz Gallego, Olatz; Muguerza Rivero, Javier; Perez Lopez, Juan Eduardo; Valencia , XabierGaur egun digitalki trebeak izatearen garrantziak, behar bereziak dituzten pertsonak gailu digitalak etaaplikazioak erabiltzen prestatu beharra ekarri du, eta honekin batera webgunearekin duten elkarrekintzaberaien beharretara automatikoki egokitzearen beharra ere agertu da. Lan honek azken puntuan jartzendu begia, erabiltzailearen nabigazio ezaugarri garrantzitsuak identifikatzean eta konputagailuarekinelkarrekintza burutzeko erabili den gailuan. Zehazki, erabiltzailearen web elkarrekintzatik eratorritakodatuetan oinarrituz eta datu meatzaritza konputazio-prozesu osoa aurrera eramanez erabiltzaileek erabilidituzten gailuak identifikatzeko gai den sistema eraiki da. Sistema honek, nabigazio erantzun antzekoaduten gailuen multzoak %99.22-ko zehaztasun-tasaz desberdintzen ditu.