Browsing by Author "Araolaza Lasa, Manu"
Now showing 1 - 3 of 3
- Results Per Page
- Sort Options
Item Morfinak eragindako aldaketa epigenetikoen azterketan "in vitro" eta "in vivo"Araolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Irazusta Astiazaran, Jon; Subiran Ciudad, NereaEpigenetikaren inguruko ikerketa gehienak kanpo faktoreek edo barne estimuluek, prozesu zelular eta fisiologikoetan nola eragiten duten ulertzean zentratzen dira. Aldaketa epigenetikoak, nukleotidoen sekuentzian inongo aldaketarik sortu gabe DNA-ri itsasten zaizkion molekula kimiko batzuk dira eta hauek, geneen adierazpena arautzen dute. Kanpo faktoreek aldaketa ugari sortu ditzakete patroi epigenetikoan, hala ere, prozesu honetan parte hartzen duten azpi-mekanismoen inguruan oso gutxi ezagutzen da. Hori dela eta, lan honen helburu nagusia, kanpo estimulu moduan morfina erabiliz geneen adierazpena arautzen dituzten marka epigenetikoak aztertzea da, DNA-ren metilazioan zentratuz eta interes berezia ezarriz hau baimentzen duen makineria erregulatzailearen adierazpenean.Item Morfinak hipometilazio globala eragiten du mES zeluletan autoerregulazioa daukan demetilazio aktibo baten bidezAraolaza Lasa, Manu; Muñoa Hoyos, Iraia; Odriozola Larrañaga, Ainize; Calzado Lopez, Irune; Zabala Goikoetxea, Malen; Subiran Ciudad, NereaIngurumen-faktoreek osasun-arazoak edota gaixotasunak sortzen dituzte, baino hori nola ematen den ezezaguna da. Orain arteko ikerketa gehienek adierazi dutenez, eraldaketa epigenetikoek funtzio gakoa bete dezakete prozesu horretan, bien arteko lotura puntua izanik. Morfinak, esaterako, plazenta-hesia modu erraz batean zeharkatu dezake, eta, ondorioz, enbrioiaren ohiko garapenean nabarmen eragiten du; hodi neurala, kortex frontala eta bizkarrezur-muinaren garapenak ukituta geratzen dira, nerbio-sistemaren garapen egokia oztopatuz. Hortaz, DNAren metilazioa enbrioi-garapenean giltzarri den eraldaketa epigenetikoa dela aintzat hartuz, metilazioak morfinaren presentzian izan dezakeen eginkizuna argitzea da gure helburua nagusia, eta horretarako azken belaunaldiko teknikez baliatu gara.