Browsing by Author "Aihartza Azurtza, Joxerra"
Now showing 1 - 10 of 10
- Results Per Page
- Sort Options
Item Bechstein saguzarrak "Myotis bechsteinii" (Kuhl, 1817) (Mammalia, Chiroptera). Euskal Herrian duen banaketari buruzko datu berriak(MUNIBE: natur-zientziak) Aihartza Azurtza, Joxerra; Garin Atorrasagasti, InazioItem COVID-19, arazo sakonagoen ondorio(ELKAR arg) Aihartza Azurtza, JoxerraItem Euskal Herriko faunaren eraldaketa historikoa(ELHUYAR) Aihartza Azurtza, JoxerraItem Euskal Herriko ferra-saguzarren dieten gainezarpenaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Arrizabalaga Escudero, Aitor; Goiti Ugarte, Urtzi; Baroja Ibañez de Maeztu, Unai; Vallejo Lopez, Nerea; Garin Atorrasagasti, InazioEuskal Herrian hiru ferra-saguzar ditugu: Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros etaRhinolophus ferrumequinum. Animalien ekologia eta jokaera ulertu ahal izateko harrapari eta harrapakinenarteko elkarrekintza ezagutzea ezinbestekoa da. Izan ere, antzekoak diren espezieen koexistentziaahalbidetzen duen faktoreetako bat nitxo trofikoaren partiketa da. Hori dela eta, ikerketa honen helburuaespezie hauen dieta molekularki karakterizatzea eta beraien nitxoen gainezarpena aztertzea izan da. R.hipposideros-en dietan agerpen gehienak dipteroei dagozkie, R. euryale-renean lepidopteroei eta R.ferrumequinum-enean diptero, koleoptero eta lepidopteroei. Harrapakinetako hamabi espezie soilik behatudira hiru saguzarren dietan. Nitxo trofikoen partiketa, beraz, nahiko handia da, espezieak binaka hartutagainezartzerik handiena (%50) R. hipposideros eta R. ferrumequinum espezieen artekoa izanik.HITZ-GAKOAK: Dieta, nitxo-partiketa,, Rhinolophus euryale, Rhinolophus hipposideros, Rhinolophus ferrumequinum Joxerra Aihartza, Aitor Arrizabalaga Escudero, Urtzi Goiti, Unai Baroja, Nerea Vallejo and Inazio GarinItem Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketaAldasoro Lezea, Miren; Aihartza Azurtza, Joxerra; Olasagasti Hosteins, Lander; Vallejo Lopez, NereaUgaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.Item Izorratu gabe ikertzea: PIT Tagen erabilera Euskal Herriko saguzar kabernikoletanOlasagasti Hosteins, Lander; Aldasoro Lezea, Miren; Vallejo Lopez, Nerea; Goiti Ugarte, Urtzi; Aihartza Azurtza, Joxerra; Garin Atorrasagasti, InazioSaguzarrez hitz egiten dugunean, ugaztunen artean dibertsoenetarikoa den Chiroptera ordenaz ari gara. Dela ikerketan, dela kudeaketan banakoak identifikatzeko markak jarri behar izaten dira maiz. Hori horrela, saguzarrak markatzeko marka eta metodo ugari daude eskuragarri, bakoitzak bere abantailak eta desabantailak dituelarik. Horien artean, PIT Tagek animaliak pasiboki detektatzea ahalbidetzen dute, baina hauen erabilera espezie fisurikoletara egon da mugatua. Aurrerapen teknologikoei esker, lan honek PIT tagak baliatuz 3 saguzar espezie kabernikolaren populazio-ekologia eta ekologia espaziala ikertu ditu, lehenengoz Europan. Antenen detektagarritasuna hain izan da handia Jolly-Seber modeloek % 99 baino detektagarritasun balio altuagoak eman dituztela bai Myotis myotis-en eta bai Rhinolophus euryale-n. Bi espezie horien kasuan lehen urteko animalien biziraupena aldakorra izan da urtetik urtera. Gainera, emaitzek adierazten dute lehen urtea dela kritikoena hilkortasunari dagokionez espezie horientzat. R. euryale gazteak sexuarekiko independentea den filopatria eredua erakutsi dute; M. myotis gazteen artean, aldiz, soilik emeak izan dira filopatrikoak. Bukatzeko, M. schreibersii gazteek lehen urtean bertan distantzia luzeko mugimenduak egiten dituztela behatu da. Hori horrela, lan hau aurrekaria da metodologia hau saguzar kabernikoletan aplikatzean eta datozen urteetako erronkak finkatzen ditu.Item Kakatokien eraginkortasuna ur-satorra (Galemys pyrenaicus, Talpidae) detektatzeko eta haren banaketaren patroiak deskribatzekoLevy Otheguy, Jon; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraDuela urte gutxi batzuk proposatu da ur-satorra detektatzeko kakatoki artifizialak eraikitzea, alegia, kanpin-denda antzeko batzuk errekan eraikitzea alfonbra batzuekin. Metodo hau eraginkorra da, baina ez da bere efizientzia zehaztu, ez eta deskribatu nola aldatzen den urtaroaren arabera. Hemen kakatoki artifizialen efizientzia neurtzeaz gain, metodoa optimizatu dugu. Emaitzek erakutsi dute kakatokiak urte osoan berdintsu erabiltzen direla erreka-sare osoan. Kakatokietan beste ur-sator baten gorotzak jartzeak ez du ur-satorren detekzioa hobetu. Azkenik, kakatokiak finkatu eta bertako emaitzak ikuskatzearen arteko denbora-tarte egokiena 7-11 egun dela ondorioztatu da. Metodologia honek, berez detektatzen oso zaila den espezie mehatxatu honen kudeatzaileentzako logistika errazten du.Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia espazial eta trofikoa: kontserbaziorako funtsezko faktoreakEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraPiriniotako muturluzea edo ur-satorra Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Satorren familiako intsektiboro urtarra da eta azken hamarkadetan gainbehera nabarmenean dago bere banapen-eremu osoan. Gainbehera horren balizko arrazoiak metapopulazioen zatiketa, habitataren andeaketa eta bazka-eskasia dira. Ingurumen ezaugarriek espeziearen kontserbazioan luketeen garrantzia argitzeko, Artikutza eta Leitzarango ur-satorren populazioa aztertzen ari gara, batez ere ehiza-habitataren eta dietaren hautespenari begira. Irrati-igorlez markatutako animaliek hautespen gogorra erakutsi dute ur-lasterren alde ehiza-habitata gisa. Gorotzen genomikaren bitartez dieta ere aztertzen ari gara, eta errekotako ornogabeen eskuragarritasunarekin alderatzen. Emaitzek espezie honen kudeaketarako garrantzi handia izan dezakete.Item Piriniotako muturluzearen (Galemys pyrenaicus) ekologia eta emari ekologikoen berrikuspenaEsnaola Illarreta, Amaiur; Gonzalez Esteban, Jorge; Elosegi Irurtia, Arturo; Aihartza Azurtza, JoxerraAskorentzat ezezaguna izan arren, Euskal Herriko erreka garbietako harribitxietako bat dugu Piriniotako muturluzea edo ur-satorra. Satorren familiako intsektiboro erdi-urtar hau atzerakada nabarmena ari da pairatzen bere banaketa-eremu osoan eta kudeaketa eraginkor baten beharra du. Jakin bagenekien ur-lasterrak zituela gustuko, baina hautespen hori bazka-kopuruarekin azaldu ote zitekeen aztertu nahi genuen. Horretarako muturluzearen dieta eta harrapakin-hautespena zehaztu genituen, gorotzak genetikoki aztertuz. Orokorrean, muturluzearen beharrizan ekologikoak bermatzeko ur-lasterrak faboratzearen eta emari ekologikoak berrikustearen beharra erakusten du gure lanak. Ikerketa honen emaitzak funtsezkoak izango dira espeziearen kontserbazioaren alde pausoak emateko.Item Saguzarren izurriekiko zaletasuna mahasti-sistema batean: kontrol biologikorako oinarrizko hastapenakBaroja Ibañez de Maeztu, Unai; Garin Atorrasagasti, Inazio; Aihartza Azurtza, Joxerra; Vallejo Lopez, Nerea; Aldasoro Lezea, Miren; Goiti Ugarte, UrtziArtropodo fitofagoek nekazal ekoizpenean kalte oso larriak eragiten dituzte urtero. Izurrien kontrako borrokan saguzarrak artropodoen jatun handienen taldean sailkatzen dira, hauetako hainbat izurri kontsumitzaile direlarik. Mahastiak nagusi diren nekazal sistema mediterraneoetan, kultibo ugarik izurriek eragindako suntsipen masiboak jasaten dituzte; ondorioz ikerketa honetan DNA metabarcoding bidez saguzar espezie ezberdinen dieta eta izurriak kontsumitzeko gaitasuna denboran zehar aztertu dugu. Guztira, 72 izurri espezie detektatu ziren, hauetatik 30 izurri garrantzitsu kontsideratzen direlarik. Emaitzen arabera, saguzar espezie ezberdinak baso eta nekazaritzako izurrien suntsitzaile handiak direla agerian geratzen da, hortaz populazio hauek faboratzeko dagozkion kontserbazio-neurriak hartzea premiazkoa da.