Browsing by Author "Aguayo Urquijo, Andres Tomas"
Now showing 1 - 1 of 1
- Results Per Page
- Sort Options
Item Zeoliten diskriminazioa olefinak ekoizteko CO2-aren hidrogenazioaren bitartezPortillo Bazaco, Ander; Parra Ipiña, Onintze; Ereña Loizaga, Javier; Aguayo Urquijo, Andres Tomas; Ateka Bilbao, AinaraKlima-aldaketari aurre egiteko teknologien artean, CO2-a bahitu eta erabiltzeak zeregin handia izango du. Ildo horretan, olefinak (plastikoak ekoizteko balio erantsiko lehengaiak) CO2-tik abiatuta sintetizatzea eman beharreko pausu da. Lan honetan, CO2-aren hidrogenazioa olefinak ekoizteko aztertu da. Espreski, metanola bitartekari duten prozesuetan katalizatzaileek duten zeregina. SAPO-11, -18, -34 eta HZSM-5 zeolitak aztertu dira, haien egitura eta azidotasunak duten eragina behatuz. SAPO-34 zeolita egokiena da olefinen errendimendu nabarmena lortzeko, horien hautakortasun altua (> %75) lortuz In2O3-ZrO2 katalizatzailearekin batera erabiltzean.