Ikergazte
Permanent URI for this collectionhttps://gordailua.ueu.eus/handle/123456789/2120
Browse
Browsing Ikergazte by Author "Agirre Gallego, Erik"
Now showing 1 - 2 of 2
- Results Per Page
- Sort Options
Item Gailu Elektrikoek sortutako Erradiazioaren Estimazio Determinista Metodo Hibrido berri baten bidezLopez Iturri, Peio; Agirre Gallego, Erik; Azpilicueta Fernandez, Leyre; Rodriguez Ulibarri, Pablo; Beruete Diaz, Miguel; Falcone Lanas, FranciscoLan honetan metodo berri bat aurkezten da gailu elektrikoek sortutako erradiazioa estimatzeko. Horretarako, gailuen modeloa lortzen da 3D Ray Launching algoritmoan sartzeko. Mikrouhin labea da analizatutako gailua. Aurkeztutako metodoak, eremu elektromagnetikoaren simulazioaren bitartez labearen erradiazio eskema lortzen du. Mikrouhin labeek atean duten sare metalikoaren konplexutasuna dela eta, S-parametroen berreskuratze prozesua egin behar izan da simulazioak ahalbidetzeko. Lortutako emaitzak 3D Ray Launching algoritmoan sartu dira erradiazio iturri baliokideak bezala. Horrela, mikrouhin labeak sortutako erradiazioaren estimazioa egin ahal da labea kokatuta dagoen ingurune osoaren bolumenean. Azken emaitza hauek neurriekin konparatu dira metodoaren baliotasuna bermatzeko. Metodo honek gaur egungo eta etorkizuneko haririk gabeko komunikazio sareen (WSN, IoT, 5G) hedatze-plangintza egokia baliatuko dute gailu elektrikoek sortutako interferentziak ekiditeko balio dezakelako.Item Ingurune konplexuen azterketa dosimetrikoa 3D Ray Launching Simulazio metodoaren bidez eta giza gorputzaren eredua erabilizAgirre Gallego, ErikLan honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan garatutako 3D Ray Launching simulazio teknika ikerketa dosimetrikoak egiteko tresna bezala aurkezten da, giza gorputz eredu bat garatuz honekin bateragarri izateko. Simulazioen bidez lortutako eremu elektrikoak neurketekin eta ICNIRP bezalako taldeek egindako gomendioekin alderatzen dira, hainbat komunikazio sistemek sortutako uhin elektromagnetikoek gomendioak gainditzen dituzten jakiteko helburuarekin. Lortutako emaitzen arabera, teknika honen eta giza gorputzaren baliagarritasuna frogatzen da.